Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Kontu korrontea ireki dute La Flamenkako kalteei aurre egiteko

2014-08-13

Gaueko 1:30-2:00ak aldera sekulako ekaitza izan da. Ondorioz, gaueko kontzertuak bertan behera geratu dira eta La Flamenka gunea desalojatu behar izan da, jendearen segurtasunak lehentasuna baitzuen. Goizean balorazioa egitea tokatu da eta kalte material ugari izan direla ohartu dira. Guztira 90.000 mila euroko galerak izan dituzte. Hauei aurre egiteko kontu korrontea ireki dute.

bideoaren irudia
Ubarroiak, Groseko kofradia

2014-08-12

Ubarroiak, Groseko kofradia ezagutu dugu. Haiekin izan gara Kalefestaren aurretik.

bideoaren irudia
Gogotsu joan dira piratak Kalefestara

2014-08-12

Lehen Kalefesta izan dute Donostiako Piratek arratsaldean. Kofradia bakoitzak bere elektrotxaranaga prestatu dut horretarako. Guzti hau hasi aurretik giro paregabea izan da Donostiako Alde Zaharrean.

bideoaren irudia
Esne Beltzak ilusioz joko du hain gustoko duen La Flamenka gunean

2014-08-12

La Flamenka gunean kontzertua eskaini aurreko orduetan, elkarrizketa eskaini dio Esne Beltza taldeko kide Xabier Solanok Hamaika Telebistari. Bertan, kontzertuaren xehetasunak, burutzen ari diren "Gora" biraren nondik norakoak eta beste hainbat datu adierazi dizkigu abeslariak. 

bideoaren irudia
Jokalari bikainak topatu ditugu Kalepoza kofradiaren hockey tailerrean

2014-08-12

Kalepoza kofradiak Kale Lagunak hockey taldearekin batera hockey tailerra antolatu du Trinitate plazan. Bertan, besteak beste, pirata bihurrienek ikastaroa jaso eta partida jokatu dute.

bideoaren irudia
Kantujira jendetsuak alaitu du astearte goiza Donostian

2014-08-12

Donostiako Alde Zaharra doinu atseginez jantzi da gaur goizean. Kantujirako lagunek euskal kanta ugari abestu dituzten kaleetan zehar. Besteak beste Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea aritu da kantuan.