Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Revolutionary Brothers taldea izan dugu gurean

2014-06-19

Talde honek Euskal Herrian reggaea eta hip hop musika indartsu zabaltzeko egindako lana handia izan da. Orain taldeak proiektu berria du esku artean izan ere hainbat kolaborazio batzen dituen biniloa kaleratu zuen urte hasieran, martxoan beste binilo bat kaleratu zuen lau kantuz osatua hau ere, eta berriki  bi biniloen edukiak jasoko dituen Cda kaleratu dute bonus track-ez ere hornitua.

bideoaren irudia
2014ko diru laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak

2014-06-18

2014ko diru laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztira, 43 milioi euroko laguntza emango du. Laguntzen helburu nagusia euskararen erabilera areagotzen jarraitzea eta erabilera hori sendotzea dela adierazi du Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

bideoaren irudia
Etxeko grabazio gordina eta estudioko soinua dakarte Belako taldearen lan berriek

2014-06-17

Belako talde mungiarra Donostian izan da bere lan berriak aurkezten. Bi EP-rekin datoz oraingoan. Batetik, 'AAAA!!!!' lanak taldearen aurpegirik gordinena eskaintzen du. Etxean bertan grabatu dute. Bestetik, 'Bele beltzak baino ez' deiturikoa, estudiotik atera dute. Lan hauek kaleratzeko Belako Records sortu dute, autogestioaren aldeko apustua egin eta euren kantekin eurek nahi dutena egiteko. Hasi dute dagoeneko kontzertu bira eta gogotsu azaldu dira eszenatoki handi zein txikietan lotuta dituzten emanaldietan jotzeko.

bideoaren irudia
Izarrak Plazara | Hirugarren lehiaketaren finala

2014-06-17

Izarrak Plazara gazteentzako talentu lehiaketaren hirugarren ekitaldiaren finala, ekainaren 7an ospatu zen Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan sei taldek parte hartu zuten: Malaika taldea, Peru abeslaria, Irati dantzaria, Nora eta Maria bikotea, Maier dantzaria eta Izarrak taldea. Irabazleak zeintzuk izan ziren jakin nahi duenak saioa ikustea besterik ez du. Izarrak Plazara lehiaketaren antolatzailea Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkartea da.

bideoaren irudia
EES | Ostiral honetan, Odolaren Mintzoa!

2014-06-16

Ostiral honetan, ekainak 20, Elkar Estudioa Sesioak programaren laugarren atala izango dugu. Usurbilgo Odolaren Mintzoa talde gaztea izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

bideoaren irudia
Araba Euskaraz | Antonio Murori omenaldia

2014-06-16

Antonio Muro Lapuebla Labarkako Assa ikastolaren sortzaile eta bultzatzailea omendu dute.