Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Donostiako Udalak udal administrazioan euskaraz egiteko deia luzatu die herritarrei

2014-06-09

Donostiako Udalak bere administrazioan herritarren euskara erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du martxan. Ikus-entzunezkoen bidez egin ohi diren galderak euskaraz egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak.

bideoaren irudia
Errenterian ere martxan jarri dute Dikoma egitasmoa

2014-06-09

Errenteriako Udalak 2010. urtean egin zuen hizkuntza egoeraren diagnostikoa. Euskarak eta euskalgintzak diskurtso berri baten premia zutela ondorioztatu zuten. Honela, Errenteriako Euskararen Aholku Kontseilua Soziolinguistika Klusterrarekin harremanetan jarri eta Dikoma egitasmoa abiatu zuten. Bermeo, Oñati eta Zumaian ere eraman da aurrera egitasmoa.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Bea Martxuetarekin solasean

2014-06-07

Internetek Euskal Herrian duen eskuragarritasuna aztertu dugu albistegian. Internet konexioa duten etxeen proportzioa ezagutu dugu, besteak beste. Elkarrizketaren tartean, berriz, Bea Martxueta LAB sindikatuko ordezkaria izan dugu. Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen egoeraz aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Berreginez diskoan zuzenean grabatutako 11 kanta grabatu ditu Mikel Inunziagak

2014-06-06

Mikel Inunziaga zornotzarrak lehen diskoa grabatu berri du "Berreginez" izenekoa eta bertan 11 kanta bildu ditu. Bakar bakarrik eta zuzenean grabatu du diskoa Inuinek loop pedalen laguntzarekin. Horrela egiteak lanari balio erantsia eman diola uste du musikariak.

bideoaren irudia
Skapa | Mikel Inunziaga musikariak lehen lana kaleratu du

2014-06-06

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Mikel Inunziaga musikariak lehen diskoa grabatu berri du "Berreginez" izenekoa eta bertan 11 kanta bildu ditu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Gure Esku Dago ekimena igandean gauzatuko da, Bidania-Goiatzen gauzatuko da eskola txikien jaia, Gasteizen KALDeARTE Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia gauzatuko dute, Bilbon ACT jaialdia eta Iruñeako Errotxapea auzoko jaietan VI. Bibotada Herrikoia gauzatuko dute asteburuan.

bideoaren irudia
Merkataritza eta artea eskutik helduta Arteshopen IV.edizioan

2014-06-05

ARTESHOP, establezimendu bat, artelan bat lelopean, artea eta merkataritza harmonitzatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute gaur Bilbon. Gaurtik aurrera eta ekainaren 15 arte, Bilboko 75 establezimendutan Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako 75 artelan izango dira ikusgai.