Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Udako Ikastaroak | Euskal zinemagileen hiru belaunaldi

2014-07-15

Euskal Herriko zinemari begira jarri gara hirugarren atalean. "Euskal Zinema: zinemagileen hiru belaunaldi" ikastaroan hainbat sortzaile eta aditurekin egin dugu topo. Besteak beste, Josu Martinez zinegilearekin, Iratxe Fresneda EHUko irakasle eta adituarekin, Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiko kidearekin eta Patxi Azpillaga EHUko irakaslearekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Udakoak | Musikaire, Lekeitioko Kale Antzerkia eta Mini Maker azoka

2014-07-10

Denboraldiko bigarren atalean askotariko udako proposamenak izan ditugu. Elorrion uztailean zehar egiten den Musikaire udako jaialdian murgildu gara. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiari begira ere jarri gara. Uztailaren 11tik 13ra ospatuko dute 25. ekitaldia eta programazio aberatsa prestatu dute. Bestalde, Bittor Kapanaga euskaltzale eta “Otxandioko aztia” omenduko dute Otxandion bertan bere heriotzaren 3. urteurrenean. Horrekin batera, Busturian egingo den azoka ekologikoaren eta Bilboko Mini Maker azokaren inguruko xehetasunak eskainiko ditugu.

bideoaren irudia
Udako Ikastaroak | Txillardegi eta euskal idazleak

2014-07-09

Bigarren atalean, Txillardegi izan dugu hizpide. Alor askotan egindako ekarpena aztertu dugu idazle donostiarra gertutik ezagutzen zuten lagunen eskutik. Besteak beste, euskara, literatura edota politikagintzan egindako ibilbidea landu dugu.

bideoaren irudia
Bittor Kapanaga "Otxandioko Aztia"-ren omenez kantaldia egingo dute bere herrian

2014-07-09

Bittor Kapanaga, euskal kulturan erreferente eta "Otxandioko aztia" gogoratuko dute asteburu honetan, larunbatean, bere heriotzaren 3. urteurrenean. Bere omenaldian, berak idatzitako letrak kantu bihurtu zituzten kantariak izango dira, besteak beste Gontzal Mendibil, eta Niko Etxart.

bideoaren irudia
Elorrion, kultura eskuragarri uztaila osoan, Musikaire jaialdian

2014-07-09

Udan ohikoa da jaialdi guztiak asteburu bakar batean izatea baina bada salbuespenik. Elorrion, uztaila osorako ireki dizkiote ateak kulturari, Musikaire udako jaialdia antolatuz. Gainera, antzerkia, dantza, musika eta argazkilaritza uztartzen dituen jaialdia leku paregabeetan ospatzen da. Izan ere, 1964an izendatu zuten Elorrio (Bizkaia) monumentu multzo historiko-artistiko eta jaialdi hau, besteak beste, Tola edota Lariz Jauregietan ospatzen da.

bideoaren irudia
Bilbao Mini Maker jaialdiaren bigarren edizioan hainbat sortzaile bilduko dira

2014-07-08

Asteburuan ospatuko da Bilbao Mini Maiker jaialdia Deustuko erriberako Artiach fabrika zaharrean, bertan espezialista ugari elkartuko dira, esaterako teknologoak, sortzaileak, artisauak, argiketariak, 3dprinterrak edota arotzak. Maker mugimendua, Wired Magazine aldizkariak hirugarren iraultza industrialaren germen gisa definitu zuena, Bilbora dator berriz ere, Estatu Batuetan 2005ean sortu zenetik Europa hegoaldean egiten duen lehenengo topaketetako bat bihurtu den hitzordura.