Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Larunbatean Bertso Eguna izango da Donostian

2014-01-22

Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizioa ospatuko du datorren larunbatean Donostian. Ohi bezala, egun osoko ekitaldia antolatu dute Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Aurten, Azalera lelopean, generoa izango da Bertso Egunaren gain nagusia.

bideoaren irudia
Joaquin Fuentesek jaso du Donostiako Urrezko Danborra

2014-01-20

Haurren autismoa ikertzen egindako lanarengatik eta Donostiaren izena munduan zabaltzeagatik, Donostiako Urrezko Danborra jaso du Joaquin Fuentes psikiatrak. San Sebastian egunean jaso du garaikurra Udaletxeko batzarren aretoan egin duten ekitaldi sentituan. Fuentesek berak ere, nabarmendu du talde lanari eman beharreko saria dela, bakarrik ezin delako horrelakorik bete.

bideoaren irudia
Donostiako Haur Danborrada euripean ospatu da

2014-01-20

Euriak, kazkabarrak eta giro nahasiak ez du San Sebastian eguna zaputu. Ezta, Donostiako Haurren danborrada ere. Goiz partean hartu dute ospatzeko erabakia. Sara Esnal Easo Ederraren hitzek piztu dituzte danbor eta kupel hotsak eta Malen Arrieta Danbor Nagusiak gidatu du hasierako Donostiako martxa. Guztira, 43 eskoletako 50 konpainiek zeharkatu dituzte Donostiako kaleak. Hain zuzen ere, 4635 neska mutilek parte hartu dute.

bideoaren irudia
Nerabezaroari begira hasi da Zinegoak jaialdia

2014-01-20

Gaur bertan hasi da Arriaga Antzokian Zinegoak Lesbo-gay-trans tematikadun filmak erakusten dituen nazioarteko zinemaldia eta hilaren 26a bitarte izango dugu gurean. Guztira 85 izango dira zinemaldiak erakutsiko dituen lanak, hauetako bost euskaldunak. Aurten haurtzaroari eta nerabezaroari begiratuko dioete bereziki Zinegoaken eta ohorezko saria Bok o Bok, San Petersburgeko jaialdiari emango diote.

bideoaren irudia
Haurrek danborrak berotu dituzte egun handirako

2014-01-17

Donostia eguna iristear, haur danborradako konpainia guztiek bat egin dute Victoria Eugenia antzokian. Hainbat abesti jo eta kantatzearekin batera, pailazoez, bertsolariez, musikaz eta gehiago gozatu dute. Irrika azaldu dute guztiek zita garrantzitsurako.

bideoaren irudia
Skapa | Zinegoak: erakutsi, eragin eta informatu nahi duen jaialdia

2014-01-16

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Zinegoak jaialdiaren inguruan arituko gara. Gay-lesbo-trans tematika lantzen duen Hego Euskal Herriko mota honetako jaialdi bakarra dugu hau. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Danbor hotsak izango dira nagusi datozen egunetan Donostia, Azpeitia eta Tolosaldeko zenbait herrietan. Izan ere astelehenean urtarrilaren 20an San Sebastian eguna ospatuko dugu, San Anton eguna asteburuan ospatuko dute Mungia eta Amurrion, kostaldera joanez gero Getarian, 2014. urteko Txakoli uzta berria dastatzeko aukera izango dugu, Principal Antzokiko eta Pabellon 6eko programazioa errepasatuko dugu eta gaurko saioa Ixi Ganciaren irudimenarekin eta Benito Lertxundiren musikarekin agurtuko dugu.