Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Kalealdiak Bilboko kaleak hartu ditu berriro bere XV.edizioan

2014-07-03

Bilboko Kalealdiaren XV.edizioan murgildu gara aurten ere. Kale antzerkia, Clown... era guztietako diziplinak ikusiko ditugu Bilboko kaleetan. Kale artean  ibili gara eta hauxe emaitza!

bideoaren irudia
Ibilean | Eureka!, Debabarrena, Frivolité erakusketa eta Idiazabal

2014-07-01

Bosgarren atalean, lau toki interesgarritan izan gara. Hasteko, Donostiako Eureka Zientzia Museoa ezagutu dugu. Bestalde, Debabarrena eskualdean murgilduz, bertako ondare natural eta ekologikoak ezagutu ditugu. Donostiara itzuliz, San Telmoko Frivolité erakusketa bisitatu dugu, eta, azkenik, Idiazabalera joan gara bertako gaztaren prozesua ezagutu eta herriaren balio historikoaz jabetzera.

bideoaren irudia
San Telmoko Frivolité erakusketa, XVIII. mendeko jantzien bilduma

2014-07-01

Ekainaren 14tik irailaren 28ra Frivolité erakusketa izango da ikusgai Donostiako San Telmo Museoan. XVIII. mendeko jantzien bilduma biltzen du erakusketak.

bideoaren irudia
Eureka Zientzia Museoa, egun osorako plan bikaina

2014-07-01

Donostiako Eureka Zientzia Museoan zientziaren alde erakargarriena ezagutuko dugu. Gidatu 1 Formulako auto bat, ezagutu unibertsoa espazio ontzian, gozatu planetariumaz... Haur eta heldu, denetariko eta denentzako jarduerak aurkituko dituzu Eurekan.

bideoaren irudia
Udako Ikastaroak | Euskararen transmisioaren bide berriak

2014-06-30

Lehen atalean, "Euskararen transmisioaren bide berriak" ikastaroa izan dugu oinarri. Nola transmititu da euskara belaunaldiz belaunaldi? Erabilpena sustatzeko politika egokiak erabili al dira? Ezagutza handituz baldin badoa, zergatik ez da kalean euskara gehiago entzuten? Galdera horien guztien erantzunak ezagutzeko jo dugu Paula Kasares, Jone Miren Hernandez eta Pello Jauregi adituengana.

bideoaren irudia
Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.