Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
"Gabonak Bilbon" gidan eskaintza oparoa topatuko dugu

2013-12-12

Bilboko Udalak gabon zoriontsuak opa nahi dizkie bilbotarrei nahiz kanpotik bisitan etorriko zaizkigun lagun guztiei eta horretarako eskaintza berezia prestatu du egun hauetarako. Hain zuzen, data hauetan egongo diren ekitaldien berri emateko Gabonak Bilbon gida jarri du gu guztion eskura.

bideoaren irudia
Oholtzapea | Finalari begira, atzera eginez

2013-12-12

Oholtzapea saioaren azken aurreneko atala osatu dugu. Bertsolari Txapelketa Nagusian finalerdietan emandakoa aztertu du Beñat Zamalloa kazetari eta programaren gidariak. Finalaurreko batetik bestera gertaturikoak erabaki du BECen lehiatuko den final nagusia. Bertsolariek orain arte egindako lana, beraien adierazpenak eta beste jaso ditugu atal honetan.

bideoaren irudia
"Herritmo" ikuskizunaren sortzaileekin izan gara

2013-12-11

Oreka Tx, Kukai eta Kalakan taldeek elkarlanean egindako "Herritmo" ikuskizuna estreinatuko dute asteburuan Bilboko Arriaga antzokian. Musika eta dantza oinarri dituen emanaldiaren xehetasunak ezagutu nahi izan ditugu. Herria eta erritmoa, bat eginda.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Creative Commons

2013-12-11

Kultura librea posible da? Posible da kultura ere librean hedatzea, baina, zer gertatzen da bere lana zabaldu nahi duen pertsonarekin? Zer gertatzen da kultura unibertsalarekin, eta kultura hori ahalik eta gehien zabaldu behar dela dioen pentsamenduarekin? Kultura modu librean hedatzeko aukerei buruz jardungo dugu oraingoan. Lizentzia libreak dira Creative Commons.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Kultura librea posiblea da?

2013-12-11

Kultura librea posiblea da? Posible da kultura era librean hedatzea?

bideoaren irudia
J. F. Azurmendi: "Agirre erbestean zenean antikomunismoa zabalduta zegoen abertzaleen artean”

2013-12-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jose Felix Azurmendi kazetaria izan dugu. Berriki Vascos en la Guerra Fría, ¿víctimas o cómplices? (Gudaris en el juego de los espías) izenburupeko liburua argitaratu du Jose Antonio Agirre erbestera joan zenetik hil arteko epean kokatzen den kronika. Liburuaren mamia sobera aurreratu gabe, jasotzen duenaz hitz egin dugu berarekin.