Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Usurbilen izango gara Imanol Agirretxerekin!

2014-03-06

Sagarrondotik saioaren denboraldiko hirugarren atalean, Usurbilen izango gara Imanon Agirretxe Realeko futbol jokalariarekin. Bestalde, Usurbilgo sagastien ezaugarriak ezagutzeaz gain, Sariandi tolare-baserri historikoa bisitatuko dugu, eta Sagardoaren Ibilbidea ekimenaz gozatuko dugu.

bideoaren irudia
Hiria kultur ekosistema gisa aztertuko dute Bilbon abiatu den Avignoneko foroan

2014-03-05

Hiria kultur ekosistema da. Baina zerk osatzen du kultur ekosistema bat? Eragile publiko eta pribatuek, erakundeek, espazioek, praktikek, herritarrek, bisitariek… Kezka horien inguruan arituko dira  gaur hasi den Avignoneko Foroan. Lehenengoz egingo da foroa Frantziako Avignon hiritik  kanpora. Hain zuzen, Bilboko Alhondigan izango da kulturaren gaineko pentsalari eta eragileen topaketa gaurtik igandera bitarte.

bideoaren irudia
Txapelpunk taldearen kantu berriak erritmo azkar eta biziz beterik datoz

2014-03-05

Txapelpunk-ek 15 urte beteko ditu Euskal Herriko bazterrak bustitzen Lekeitioko kresalaren laguntzarekin. Taldeak seigarren lana aurkeztu: ' Los mejores de los peores’. Hamalau kantu berri gaur egun gertatzen ari denaren argazkia islatzen dutenak. Bizi dugun egoera politiko eta sozialak bultzatuta bor-bor atera omen zaizkie hitzak.

bideoaren irudia
Hamaikak eta Pasaiako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2014-03-05

Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpeko informazioak tarte bereziagoa izango du aurrerantzean, Hamaika telebistan. Bi aldeek egindako hitzarmenaren ondoren, Pasaian gertatzen denaren inguruko albisteak zabalduko ditu Hamaikak Euskal Herrira.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Astigarragan Antton Olariagarekin

2014-03-03

Denboraldiko bigarren saioan, Astigarragara joan gara, eta Antton Olariaga marrazkilari eta komikigilearen konpainiaz gozatu dugu. Halaber, Astigarragako Sagardoetxea ezagutu eta Gazta eta Sagardoaren Pasaportean murgildu gara.

bideoaren irudia
Astigarraga bisitatuko dugu Antton Olariagaren konpainian!

2014-02-28

Sagarrondotik saioaren denboraldiko bigarren atalean, Astigarragara hurbilduko gara. Bertan Antton Olariaga marrazkilariaren konpainia izango dugu. Bestalde, Sagardoetxea bisitatu eta Gazta eta Sagardoaren pasaportea ezagutuko dugu.