Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Hasi da hiru eguneko Olatu Talka

2014-05-23

Gaur hasi eta iganderaino Olatu Talkaren baitan, 250 jarduera baino gehiago egingo dituzte Donostiako auzoetan zein inguruetan. Gaur esaterako, "Antzokiraino tipi-tapa artearekin" ekimena egon da ikusgai. Bosgarren edizio honetan sei ataletan banatutako ekimenak jarriko ditzute martxan: zuzeneko musika, gastronomia eta aniztasuna, teknologia berriak, hirigintza, profesional eta amateur lankidetzak eta bukatzeko mugikortasuna.

bideoaren irudia
Skapa | Memorian galdutako oroitzapenak

2014-05-23

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Memorian galdutako oroitzapenak gogoratu nahi dituzue, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian gauzatuko den Greatest Hits gauera joan behar duzue. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Olatu talkak 250 ekimen ekarriko ditu Donostiara, Bilbon Ertibil erakusketa izango duzue eta Rekalde aretoan Eskaparateatro ekimena ikusteko aukera, Beasaingo zine klubaren programazioa ere errepasatuko dugu eta gaurko saioa Benito Lertxundi zoriontzen bukatuko dugu

bideoaren irudia
Gabriel Arestiren Harri eta Herri lana irakurri dute 400 bat lagunek Arriagan

2014-05-22

Gabriel Arestiren Harri eta Herri obra klasikoa irakurri dute Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, zazpigarren urtez. 400 lagun inguru pasatu dira.

bideoaren irudia
Mundumira jaialdia Arrasatera bueltatuko da 10 urte beranduago

2014-05-22

10 urte beteko ditu Mundumira jaialdiak, eta 2005ean bezala, Arrasatera bueltatuko da. Aurten hainbat ekimen burutuko dituzte. Horien artean, ekoferia, kontzertuak, haur tailerrak, erakustaldiak, etab. jasoko dituzte herri osoan zehar. Gainera, ateratako ekimen guztiak, ONGetara bideratuko dituzte.

bideoaren irudia
Euskara atzerriko unibertsitateetan erakusteko ikastaroa eskainiko dute EHUk eta Etxeparek

2014-05-22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak ikastaro berri bat eskainiko dute udazkenetik aurrera. Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara nola irakatsi, hori izango da xedea; euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, alegia.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Aldundiak Benito Lertxundiri emango dio aurten Urrezko Domina

2014-05-21

Musikari oriotarrak euskal kulturari egin dion ekarpenaren aitorpen moduan jasoko du saria. Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak eman zuen hautaketaren berri. Euskal kantagintzaren sortzailerik handienetakotzat jo zuen, eta edozein korronte eta modaren gainetik bere doinuek hainbat hamarkadatan biziraun izana nabarmendu zuen.