Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
"X Urte, Hamaika Lagun" ikuskizunarekin ospatuko dute Bilboko Udal Txistulari bandaren urteurrena

2014-06-13

Bilboko Udal Txistulari banda ospakizun giroan murgilduta dago. Aurten, 10 urte beteko dira oraingo txistulari-taldea sortu zela, eta publikoarekin batera ospatu nahi dute, ekainaren 28an, larunbata, iluntzeko 8etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko Auditorioan eskainiko duten kontzertu gogoangarri batez. "X Urte, Hamaika Lagun" izeneko ikuskizunean Bilboko Bandako Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Asier Garcia eta Sabin Bikandi txistulariek zirraratzeko moduko ikuskizuna eskainiko dute hainbat musikari eta artista ezagunekin batera.

bideoaren irudia
EES | Ostiral honetan, Seiurte!

2014-06-11

Ostiral honetan, ekainak 13, Elkar Estudioa Sesioak programaren hirugarren atala izango dugu. Berrizko Sei Urte taldea izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

bideoaren irudia
Arroza kultur integraziorako giltza izango da larunbat honetan Bilbon

2014-06-11

Zuek, arroza gustuko duzue? Eta nahiago paellan, tomatearekin ala errezeta bereziren bat duzue arroza gozo gozo egiteko? Larunbatean Munduko arrozen jaia egingo dute Bilbon. Arroza jateko aukera bai baina urrats bat gehiago eman eta hainbat errebindikazio luzatzen dituen jaia dugu hau. Integrazioa,  kulturen nahasketaren aldeko aldarria, kultur aniztasunaren defendatsa ... eta bestelako baloareak dira jaiak aldarrikatzen dituenak.
 

bideoaren irudia
Skapa | Kultur aniztasunaren alde

2014-06-11

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Larunbatean Munduko Arrozen jaia egingo da Bilbon. Integrazioa, kulturen nahasketaren aldeko aldarria eta kultur aniztasunaren defendatsa egiten du jaiak. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Araba euskaraz jaia ospatuko da Lapuebla de Labarcan, ‘Mugan bizi, bizi’ lemapean, Bilbon Gau Zuria egitasmoa gauzatuko, Donostian Musika Parkean ekimenaren edizio berria izango dugu, EHZuzenean jaialdira joateko sarrerak salgai daude eta ArteShop ekimenari esker Bilboko saltokiak artelanen erakustoki bihurtu dira.

bideoaren irudia
Xabier Landabidea: "Telebista krisian dago eta eskaintzan dago erantzukizuna eskarian baino gehiago"

2014-06-11

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Xabier Lanbabidea ikerlaria izan dugu. Euskaldunok telebista nola eta zertarako kontsumitzen dugun aztertu du berak. Izan ere, doktorego tesia egin du Landabideak, belaunaldien telebistarekiko aisiazko harremanak izenburupekoa. Hamaika Telebista ikusteko ohitura badagoen ere galdetu diogu, noski.

bideoaren irudia
Arteshop artea kalean

2014-06-10

ARTESHOPen laugarren edizio honetan, 75 ikaslek eta beste horrenbeste saltegik parte hartuko dute harreman emankor honetan. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek, euren lanak egiterakoan, Bilbao Arte Fundazioko hamar artistaren laguntza izango dute. Artista horiek komisariotza-lana egingo dute.