Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
'Jakin'-en zuzendaritza berria aurkeztu dute

2014-05-16

'Jakin'-en zuzendaritza berria aurkeztu zuten atzo. Talde historikoan lanean aritu diren Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrezabaltzak eurekin lanean jarraituko badute ere, belaunaldi berriak aro berri honetan gidari hartzea beharrezkotzat jo zuten. Lorea Agirre izango da etorkizunean 'Jakin'-en zuzendaria.

 

bideoaren irudia
Ekainaren 1ean Ibilaldia ospatuko dute Gernikan

2014-05-15

Aurtengo Ibilaldia Gernika-Lumo eskualdeko bizilagun guztiena izatea nahi dute antolatzaileek. Hala baieztatu dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Gernikan ospatuko dute ekainaren 1ean . Seber Altube ikastolari egokitu zaio jaialdia antolatzea, baina ikastola horrek eskualde osoko ikasleak hartzen dituenez jaialdia eskualdeko herritar guztiena dela adierazi du Siera Enbetitia, Ibilaldiko koordinatzaileak.

bideoaren irudia
Ibilean | Zumarraga, Partizan Bidaiak eta Galiarren Aroa

2014-05-12

Hirugarren atalean, Euskal Herriko herri esanguratsu bat bisitatu, bidaia agentzia baten eskaintza ezagutu eta museo baten erakusketan atzera egin dugu denboran. Hain zuzen ere, Zumarragako herrian izan gara eta dituen altxorrak erakutsi dizkigu Mikel Serrano alkateak. Bigarrenik, Partizan Bidaiak agentziaren abentura diferenteak deskubritu ditugu. Eta azkenik, San Telmo museoan murgildu gara "Galiarren Aroa" erakusketa ezagutzeko.

bideoaren irudia
Talkalive-ek zuzeneko musikaz beteko du Donostia

2014-05-12

Talkalive, Olatu Talkaren zuzeneko kontzertuen zirkuituak hirugarren edizioa beteko du aurten. 100 kontzertu inguruk osatuko dute ekimenaren egitaraua, beste hainbetste gunetan. Lurralde osoko taldeak izango dira zirkuituan, hainbat musika estilotakoak, eta askotariko lekuetan izango dira emanaldiak.

bideoaren irudia
Herri Urrats | Guk ere... mintza!

2014-05-12

Eguraldia ez zuen lagun izan Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak. Halere, jendea hurbildu zen Senperera, eta Hamaika telebista ere bertan izan zen. Ohiko hasierako ekitaldiarekin batera, hurbildu ziren haur, gazte zein helduen hitzak jaso genituen. Girorik ez zen falta izan.

bideoaren irudia
Ilusioa Bilboko Magia topaketetan

2014-05-09

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eskutik, X. Magia Topaketak gauzatuko dira maiatzean Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan. Programaren barruan, ikastaro bat, mintegi bat eta Atera barruan duzun magia izenburuko amateur mailako lehiaketa baten lehen edizioa antolatuko dira.