Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Skapa | Kultur aniztasunaren alde

2014-06-11

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Larunbatean Munduko Arrozen jaia egingo da Bilbon. Integrazioa, kulturen nahasketaren aldeko aldarria eta kultur aniztasunaren defendatsa egiten du jaiak. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Araba euskaraz jaia ospatuko da Lapuebla de Labarcan, ‘Mugan bizi, bizi’ lemapean, Bilbon Gau Zuria egitasmoa gauzatuko, Donostian Musika Parkean ekimenaren edizio berria izango dugu, EHZuzenean jaialdira joateko sarrerak salgai daude eta ArteShop ekimenari esker Bilboko saltokiak artelanen erakustoki bihurtu dira.

bideoaren irudia
Xabier Landabidea: "Telebista krisian dago eta eskaintzan dago erantzukizuna eskarian baino gehiago"

2014-06-11

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Xabier Lanbabidea ikerlaria izan dugu. Euskaldunok telebista nola eta zertarako kontsumitzen dugun aztertu du berak. Izan ere, doktorego tesia egin du Landabideak, belaunaldien telebistarekiko aisiazko harremanak izenburupekoa. Hamaika Telebista ikusteko ohitura badagoen ere galdetu diogu, noski.

bideoaren irudia
Arteshop artea kalean

2014-06-10

ARTESHOPen laugarren edizio honetan, 75 ikaslek eta beste horrenbeste saltegik parte hartuko dute harreman emankor honetan. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek, euren lanak egiterakoan, Bilbao Arte Fundazioko hamar artistaren laguntza izango dute. Artista horiek komisariotza-lana egingo dute.

bideoaren irudia
Koldo Zuazo: "Hizkuntzaren mugak eta muga administratiboak bereizi behar dira"

2014-06-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Koldo Zuazo hizkuntzalaria izan dugu. Zuazok 25 urte daramatza euskalkiak ikertzen. Bonapartek egindako euskalkien mapa izan da betidanik erreferente gai honetan baina mapa hori aldatzeko beharra ikusi zuen Zuazok. Garai bateko euskalkien egoera islatzen zuen, baina ez ordea gaur egungoa. "Euskalkiak" izeneko bere azken lana argitaratu du, berritua.

bideoaren irudia
Donostiako Udalak udal administrazioan euskaraz egiteko deia luzatu die herritarrei

2014-06-09

Donostiako Udalak bere administrazioan herritarren euskara erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du martxan. Ikus-entzunezkoen bidez egin ohi diren galderak euskaraz egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak.

bideoaren irudia
Errenterian ere martxan jarri dute Dikoma egitasmoa

2014-06-09

Errenteriako Udalak 2010. urtean egin zuen hizkuntza egoeraren diagnostikoa. Euskarak eta euskalgintzak diskurtso berri baten premia zutela ondorioztatu zuten. Honela, Errenteriako Euskararen Aholku Kontseilua Soziolinguistika Klusterrarekin harremanetan jarri eta Dikoma egitasmoa abiatu zuten. Bermeo, Oñati eta Zumaian ere eraman da aurrera egitasmoa.