Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Europako artisten sarea martxan da

2014-05-06

Donostia 2016ek eta Etxepare Institutuak haien nahia bete ahal izan dute azkenik. Abenduan ereindako proiektuaren lehen fruituak jaso ahal izango dituzte hurrengo hilabeteetan. Europako artisten sarea sortzea zuten helburu eta dagoeneko badituzte lehenen jaurdunaldi honen irabazleak: Matxalen De Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasua.

bideoaren irudia
Donostiako Udalak "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa abiatu du

2014-05-05

Otsaileko "Udalean ere euskaraz" kanpainia eta gero, "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa jarri dute martxan. Helburua, euskaldun izan nahi duten eta euskaraz bizi nahi duten hiritarrei haien nahia asetzeko aukera eskaintzea da. Partehartzeko  Facebook bitartez www.donostia.org webgunean dagoen bideoa elkarbanatu behar da. Eta bestela, Twitter bidez #ereeuskaraz traola sortu dute, jarraitzaileek euskara non eta norekin erabiltzen duten erantzuteko. Saria, urtebetez Donostia kulturak euskaraz antolatzen dituen saio guztietarako bi sarrera izango dira.

bideoaren irudia
Ikurriñaren aldeko eguna izango dute larunbatean Larrabetzun

2014-05-02

Maiatzaren hiruan ikurriñaren aldeko eguna ospatuko dute Larrabetzun. Ikurriñaren Aldeko Herri Batzordeak bultzatutako ospakizuna dugu hau eta Larrabetzuko herritar guztiak euren balkoi eta leihoetan ikurrina jartzera bultzatzea du heburu. Gurea ikurriña da lelopean eta jai giroan ospatuko dute eguna. Goizean goizetik hasiko dira ekimenak, umeentzako jolasak, bertsolariak, dantzak eta eguerdiko 13:00etan egingo duten Udal plenoak osatuko dute eguna.

bideoaren irudia
Crac lan intimista Bilbo Arten grabatzen izan dira

2014-05-01

Crac ikus-entzunezko proiektu bat da, erdimetrai bat horrela definitzen dute bere egileek.Poema liburu batean oinarrituta egileek asko zaindu dute lanaren estetika. Desiraren, sexuaren, homosexualitatearen eta bestelako tabuen inguruan hitz egiten duena filma dela esan dezakegu. Barruko grabaketak Bilbo Arten grabatzen izan dira egun hauetan eta eurekin batera platoan sartzeko aukera izan dugu.
 

bideoaren irudia
Zumarragako herriaren altxorrak

2014-04-30

Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean topatuko dugu Zumarragako herria. Mugakide eta ardatz da gainontzeko bailarekin, eta gordetzen duen aberastasuna hurbiletik ezagutu dugu. Bidelagun berezi bat izan dugu horretarako, Mikel Serrano alkatea. Bere konpainian Zumarragako larunbatetako merkatua, Zelai Arizti kultur etxea, Antioko eliza historikoa eta bere alboan ireki berri duten interpretazio zentroa bisitatu ditugu.

bideoaren irudia
Leok'k taldeak kontzertu berezia eskainiko du Zestoan

2014-04-30

Zestoako Leok'k taldeak, rocka euskaraz jorratu zuen lehenengoetako taldeak, larunbat honetan, maiatzaren 3an, kontzertu berezia eskainiko du  "Xebas Gogoan" izenarekin. Omenaldi sentitua eskainiko diote duela sei hilabete minbiziaren erruz zendu zen Sebastian Etxeberria Xebas taldeko bateria jotzaile zenari. Kontzertu berezi honetan Leok'k eta Gozategi taldeek joko dute.