Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Igandea motorrik gabeko ibilgailuen eguna izango da Donostian

2014-05-30

Ziklobiak emango dio amaiera igandean aurtengo Olatu Talkari. Aurtengoan berritasunekin dator ekimena. Aurreko bi edizioetako arrakasta ikusirik, egun oso bat eskainiko dio antolakuntzak jarduerari, eta ibilbidean zehar era guztietako ekimenak izango dira. Donostiaz gain, Astigarraga eta Hernanira ere iritsiko da aurten Ziklobia.

bideoaren irudia
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan ekainaren 14an

2014-05-30

Euskararen normalizazioan herriek elkarlanean egin ditzaketen ekarpenak kontuan hartuz, UEMAk  Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu du. Tolosan egingo da ekainaren 14an. Egitarau oparoa antolatu dute eta egunean bertan dantzatzeko flashmob-erako bideoklip eta kantua aurkeztu dituzte.

 

 

bideoaren irudia
Badok ataria eraberritu dute

2014-05-30

Badok ataria duela 4 urte sortu zuten, euskal kantagintza Internetera eramateko asmoz. Orain garai berrietara egokitu dute, webgune osoa eraberrituz.

bideoaren irudia
Berriaren webgune eta papereko edizio berrituak aurkeztu dituzte

2014-05-30

"Errebelde" izatea egokitu zaio Berria-ri, krisi ekonomikoaz gain, komunikabideen krisia pairatu behar izan dituenez eraldatzea eta garai berrietara egokitzea erabaki dute. Jada webgune berritua martxan dago, eta bihar eskuragarri egongo da papereko edizio berritua.

bideoaren irudia
Gaur eman diote hasiera Bilboko 44. Liburu Azokari, Bernardo Atxagaren eskutik

2014-05-29

Gaur eman diote hasiera Bilboko 44. Liburu Azokari. Zabaltze ekitaldian Bernardo Atxagak "Atea" saria jaso du, eta atzo Dolores Redondori Zilarrezko Luma eman zioten. Ekainaren 8ra bitartean Bilboko Areatza pasealekuan literaturarekin zerikusia duten hainbat ekimen egongo dira. Besteak beste sariak, irakurketak, erakusketak, aurkezpenak eta hitzaldiak.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Aldundiak "Txillardegi eta euskal idazleak" ikastarorako matrikulazioa ordainduko die partehartzaileei

2014-05-29

"Txillardegi eta euskal idazleak" deituriko udako ikastaroa aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian. Ekainaren 23tik 25era egingo da. Bertan parte hartu nahi dutenei matrikula ordainduko die aldundiak. Txillardegiren idazle izaera indartuko dute bertan bere testuak aztertuz. Honen bidez, besteak beste, orainartean izan ez duen aitortza egingo diote.