Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Gabriel Arestiren Harri eta Herri lana irakurri dute 400 bat lagunek Arriagan

2014-05-22

Gabriel Arestiren Harri eta Herri obra klasikoa irakurri dute Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, zazpigarren urtez. 400 lagun inguru pasatu dira.

bideoaren irudia
Mundumira jaialdia Arrasatera bueltatuko da 10 urte beranduago

2014-05-22

10 urte beteko ditu Mundumira jaialdiak, eta 2005ean bezala, Arrasatera bueltatuko da. Aurten hainbat ekimen burutuko dituzte. Horien artean, ekoferia, kontzertuak, haur tailerrak, erakustaldiak, etab. jasoko dituzte herri osoan zehar. Gainera, ateratako ekimen guztiak, ONGetara bideratuko dituzte.

bideoaren irudia
Euskara atzerriko unibertsitateetan erakusteko ikastaroa eskainiko dute EHUk eta Etxeparek

2014-05-22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak ikastaro berri bat eskainiko dute udazkenetik aurrera. Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara nola irakatsi, hori izango da xedea; euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, alegia.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Aldundiak Benito Lertxundiri emango dio aurten Urrezko Domina

2014-05-21

Musikari oriotarrak euskal kulturari egin dion ekarpenaren aitorpen moduan jasoko du saria. Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak eman zuen hautaketaren berri. Euskal kantagintzaren sortzailerik handienetakotzat jo zuen, eta edozein korronte eta modaren gainetik bere doinuek hainbat hamarkadatan biziraun izana nabarmendu zuen.

bideoaren irudia
Greatest Hits jaiak bere egingo du Plateruena

2014-05-21

Argi dago gure bizitzak, Hollywoodeko pelikula bat izango bazan bezala, berezko soinu banda duela. Gure bizitzaren zenbait momentuk zenbait egoerek eta zenbait lekuk berezko  musika dute. Hoiek guztiak gogoratu nahi badituzue Durangoko Plateruena Kafe Antzokian gauzatuko den Greatest Hits gauean aukera bikaina izango duzue.

bideoaren irudia
Hiru egun falta dira Donostia osoa aztoratzeko

2014-05-20

Badator Olatu Talka. 2016. urtea irudikatzeko asmoarekin sortu zen proiektu parte-hartzailea hurrengo hiru egunetan iritsiko da Donostiara. Hiria hankaz gora jartzeko asmoarekin iritsiko da, eta Donostiako txoko guztietan topatu ahal izango ditugu ekimenak.