Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Oiartzuera tradizionala berreskuratu eta indartzeko

2014-04-10

Herriko hainbat eragilek bultzatuta, oiartzuera tradizionala berreskuratu eta indartzeko egitasmoa osatu dute. Hiztegia, toponimia, argazki zaharrak, mahai jolasak, eta azkoz ere gehiago topa daiteke www.oiartzuarrenbaitan.com atarian. Bertako hizkuntza ondarea gordetzeko helburua du egitasmoak.

bideoaren irudia
Skapa | Artedramak sorkuntza laborategia martxan jarriko du

2014-04-09

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Artedrama euskal laborategiak urtero urtero prestatzen dituen Aulestiko Antzerki topaketen inguruan mintzatuko gara. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Gipuzkoan Idiazabal herria bistatuko dugu, Larrabetzun Txakoli eguna izango duzuela aurreratuko dizuegu eta Xiberoan XIRU jaialdia. Musikaz ere mintzatuko gara eta udaberrian egonda kalean egiten diren musika ekimenak izango ditugu hizpide. Udaberri Fest jaialdia eta Donostiako Musika Parkean ekimenek ezaugarri hori dute; kalean egiten direla alegia!   

bideoaren irudia
Egunkariaren auzi ekonomikoaren artxibatzea eskatu dute abokatuek

2014-04-07

Egunkariaren auzi ekonomikoan auzipetuta dauden zortzi pertsonentzako zigorgabetzea eta auziaren artxibatzea eskatu dute beraien abokatuek. Fiskalak uko egin dio horri, eta beraz, epaileak erabaki beharko du artxibatzea onartu edo ez. Gaur egin dute Donostiako Justizia Jauregian, Egunkariaren auzi ekonomikoaren aurretiazko bista. Gogora dezagun, zortzi auzipetuei leporatzen dietela, 1998 eta 2001 urte artean kontabilitatea faltsutzea eta diru laguntzetan iruzur egitea.

bideoaren irudia
Euskararen normalizazioaren aldeko aldarria egin dute EH Bilduko alkateek

2014-04-07

Euskal Herria Bilduko alkateek euskararen normaltasunaren aldeko aldarria egin dute gaur goizean Donostian agindako agerraldian. Espainiako estatuari euskararen garapenaren aurkako jarrera aldatzeko exijitu diote, eta Jaurlaritzari egoerari irtenbidea emateko marko legal bat osatzeko. Etzi, apirilak 9, Kontseiluak deituta, mobilizazioak egingo dituzte erasotuak izan diren herrietako udaletxeen aurrean.

bideoaren irudia
Donostia 2016k badu zuzendaritza berria: Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia

2014-04-04

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian patronatuak egindako bileran hartu dute erabakia. Itziar Nogerasen dimisioaren ostean, Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garciak hartuko dute behin behineko zuzendaritza. Aholkulariak, ordea, Txuri Aranburu eta Santi Eraso izango dira. Guadalupe Etxeberria zuzendari kulturala proiektutik kanpo geldituko da. Bileraren ostean, Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi du, hamar eguneko epean zuzendaritza teknikoak plangitza berria aukeztuko duela. Baita zuzendari nagusia zein izango den erabakiko dutela ere.

bideoaren irudia
Gaztezulo aldizkariak 150. alea kaleratu du

2014-04-04

Gaztezulo gazteentzako euskarazko aldizkariak 150. alea kaleratu du. Zenbaki borobilak diseinu eta atal berriak dakartza. Esaterako, "Hire Zuloa" atalean, gazteek euren proiektuen berri emango dute. Hala ere, betiko gaiei ere eutsiko diete: kirola, kultura, agenda, sexua...Besteak beste, apirilaren 12an hau guzti hau ospatzeko festa egingo dute Donostian.