Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Donostia 2016k badu zuzendaritza berria: Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia

2014-04-04

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian patronatuak egindako bileran hartu dute erabakia. Itziar Nogerasen dimisioaren ostean, Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garciak hartuko dute behin behineko zuzendaritza. Aholkulariak, ordea, Txuri Aranburu eta Santi Eraso izango dira. Guadalupe Etxeberria zuzendari kulturala proiektutik kanpo geldituko da. Bileraren ostean, Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi du, hamar eguneko epean zuzendaritza teknikoak plangitza berria aukeztuko duela. Baita zuzendari nagusia zein izango den erabakiko dutela ere.

bideoaren irudia
Gaztezulo aldizkariak 150. alea kaleratu du

2014-04-04

Gaztezulo gazteentzako euskarazko aldizkariak 150. alea kaleratu du. Zenbaki borobilak diseinu eta atal berriak dakartza. Esaterako, "Hire Zuloa" atalean, gazteek euren proiektuen berri emango dute. Hala ere, betiko gaiei ere eutsiko diete: kirola, kultura, agenda, sexua...Besteak beste, apirilaren 12an hau guzti hau ospatzeko festa egingo dute Donostian.

bideoaren irudia
Skapa | Gaitzerdi 25 urte oholtza gainean

2014-04-04

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu:  Gaitzerdi antzerki taldeak 25 urte bete ditu eta ospatzeko titiritero izaera berreskuratu du.Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia hastear da, Hondakindegia poesia emanaldi ez musikatua, haurrentzako Egun berri bat lana eta Laboren omenez egindako 7 aldiz elur lana antzerkiari lotutako gure proposamenak Informatikazaleak ere izango ditugu kontuan. Asteburuan ordenagailuari begirik kendu gabe arituko direlako Gipuzkoa Encounterraren. Giro ona Mutrikuko Berdel egunean eta Arrietako nekazal eta artisautza azokan topatuko duzue eta Kalaka eta Zea Mays taldeen musika ere topatuko duzue gaurko saioan.

bideoaren irudia
Arrietako nekazal azokan giro ona eta produktu hobeak

2014-04-03

Arrietako Lekukoartu nekazal elkarteak bultzatuta eta Arrietako Udalaren laguntzarekin, hilabetero-hilabetero lehenengo igandean, Nekazal eta Artisautza Azoka  bisitatu ahal izango dugu Bizkaiko herrian. Hilabete honetan, orturako landareak, landare usaindunak, landareen apaingarriak, oliba olioa, hazi karamelatuak, xaboiak, ogia, pastelak eta pasta erosi ahal izango dugu. Eta bertoko produktoreek ortuariak, esnekiak, mermeladak, txakolina, narru lanak eta bitxiak erakutsiko dituzte. Umeek txorien kantak entzuteko eta ezagutzeko ibilaldi txikian parte hartzeko aukera izango dute.
 

bideoaren irudia
Titiritero espiritua omendu du Gaitzerdik bere 25. urteurrenean

2014-04-03

Gaitzerdi antzerki taldeak 25 urte bete ditu. Urteotan asko aldatu da taldea baina sorreratik helburu argia izan du, ikusleekin harreman berezia eta intimoa sortzea. 25.urteurrena ospatzeko beharrezko gauza guztiak kamioi batean sartu eta hau Bilboko Areatzan aparkatu dute. "Truck Theatre" izeneko kamioiaren barruan era guztietako lanak ikusteko aukera izan dute ikusleek. Antzerkiaren nazioarteko egunean Gaitzerdi taldekoekin izan ginan.
 

bideoaren irudia
Itziar Nogeras: "Donostia 2016 proiektua aurrera ateratzeko desiorik zintzoena dut"

2014-04-03

Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendari nagusi kargua uzteko arrazoiak zein izan diren azaldu du gaur egindako agerraldi batean. Proiektua aurrera ateratzea desio du, eta bere dimisioak gauzak hobetzen laguntzeko balio izatea espero du.