Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Gure Denda, euskal produktuen erakustokia

2014-04-03

Euskal Herriko marka eta produktuen erakustoki izateko asmoz jaio da Gure Denda online plataforma. Jaio berritan, dagoeneko 30 ekoizletik gora bildu dituzte, era guztietako produktuak eskainiz.

bideoaren irudia
Parketarrak, parkean ere euskaraz jolasteko ekimena berriz ere martxan da

2014-04-02

Donostiako Udalak, auzoetako euskara batzordeekin batera Parketarrak egitasmoa jarri du berriz ere martxan. Bertan, Urtxintxa Aisialdi Eskolako begiraleak haurrekin zein hauen arduradunekin euskaraz jolasean aritzen dira. Jolasak irakatsi eta aurrerantzean ere parke zein kaleetan euskaraz aritzea da helburua. 2012an ekin zioten dinamikari Martutenen eta aurten 8 auzotara zabaldu dute. Martxoa eta apirileko txandaren ostean etorriko dira maiatzekoa eta urrikoa.

bideoaren irudia
Mikel Laboaren ibilbidea sarituko dute Adarra Sarietan

2014-04-01

Donostiako Udaleko ordezkarien iritziz haren sormena, lana, eta nortasuna bete-betean sartzen dira sari honen "irabazle idealarentzat" zehaztutako ezaugarrietan. Haren ahots bereziak, nortasun propioak, letra sakonek, eta esperimentaziorako zuen joerak "mito" bilakatu dutela nabarmendu dute.

bideoaren irudia
Ekainaren 8ra bitarteko bidea abian da

2014-03-31

Gure Esku Dago ekimenak abian jarri du ekainaren 8ra bitarteko bidea. Pasa den larunbatean, ekitaldi jendetsua egin zuten Bilboko Casilla kiroldegian. Aurretik, ordea, Durango eta Iruñea lotu nahi dituen giza katearen saiakera moduko bat egin zuten. Casillako ekitaldia bizia bezain arina izan zen. Askotariko elementuak batu zituen. Musika, umorea, festa eta bereziki mezua. Izan ere, herrietako taldeek hitz egiteko aukera izan zuten. Baita jatorri askotako hainbat lagunek ere. Guztiek, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egin zuten.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Eusko Labela ezagutuz Aizpea Goenagarekin

2014-03-31

Sagarrondotik saioaren seigarren eta azken atalean, Eusko Label sagardoaz aritu gara. Sagardoek zigilua eskuratzeko bete beharreko baldintzak ezagutu ditugu, eta Eusko Label sagardoa ekoizten duten bi sagardotegitan izan gara, Añotan eta Uxarten. Amaitzeko, sagardo bereziak izan ditugu hizpide. Hau guztia, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren konpainiarekin.

bideoaren irudia
Euskara eta kultura bultzatzeko sortu dute Ttalaka.org webgunea

2014-03-31

Ttalaka Kultur Elkarte donostiarrak, ttalaka.org webgunea sortu du euskara eta kultura bultzatzeko intentzioz. Helburua,  Euskal Herri osoan zehar euskaraz egiten diren ekintza kulturalen informazioa ematea izango da, besteak beste. Izan ere, topagune berria sei atalez osatuta egongo da: agenda kulturala, ttalakariak, erreportajeak, blogak, ttalaka eta harremana.