Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Eusko Label Sagardoa eta Aizpea Goenagaren konpainia!

2014-03-28

Denboraldiko seigarren eta azken saioan, Eusko Label Sagardoa izango dugu protagonista. Zigilua eskuratzeko bete beharreko baldintzak ezagutu eta Eusko Label sagardoa ekoizten duten bi sagardotegitan izango gara. Programan, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren konpainia izango dugu!

bideoaren irudia
Skapa | Bertsoz idatzitako komedia dugu Pankreas

2014-03-27

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Bertsoz idatzitako komedia dugu Pankreas, hiru lagun daude oholtza gainean batak pankreas trasplantea behar du eta bestea suizidatzeko asmoa dauka. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; antzerkiaren nazioarteko egunean Brett Baley hegoafrikar dramaturgoaren mezua entzun ahal izan dugu, Gutun Zuria letren jaialdia Bilbon dugu egun hauetan, Break on Stage jailadian Europako break dance talderik onenak ikusteko aukera izango dugu, Arosa sareak Gernikako Astran egingo ditu jardunaldiak.

bideoaren irudia
Donostia Antzerki Saria Lingua Nabajorum antzezlanak jaso du

2014-03-27

Donostia Antzerki Saria Ez Dok Hiru Bikoteatroaren "Lingua Nabajorum" lanak irabazi du. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek jaso dute saria Victoria Eugenian egindako ekitaldian. Dora Salazarren litrografia bat eta 10.000 euro eskuratu dituzte. Honen harira, irabazleekin ez ezik, Donostiako Udaleko kultura arduradun Nerea Txapartegirekin eta Euskal Aktoreen Batasuneko Kepa Errastirekin hitz egiteko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Brett Baileyk idatzi du Antzerkiaren Nazioarteko eguneko mezua

2014-03-27

Urtero bezala, martxoaren 27arekin Antzerki eguna ospatzen da mundu osoan. Eta urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Hegoafrikako Brett Baley antzerkigileak idatzi du manifestua. Munduko hainbat hizkuntzatara egokitutako manifestu honetan, egun gizarteak bizi duen egoera larria salatzen du Baleyk, eta antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du.

bideoaren irudia
Euskal Eskola Publikoaren jaia doinuz jantzi du Siroka taldeak

2014-03-26

Enkarterrietan euskara eta Eskola Publikoaren eskaria gora doazela zabaldu nahi izan dute abesti honekin. Eskaria gora badoa ere, eskaintza publikoak eskaera horiek asetzen ez dituela gogorarazi dute. Izan ere, ez daude nahikoa plaza eskariari kasu egiteko. Euskal Eskola Publikoaren festa ekainaren 1ean egingo dute, Balmasedan.

 

bideoaren irudia
Katapulta Plataformaren eskutik sortzaileen erakustaldiak izango dira asteburuan Donostian

2014-03-25

Katapulta Plataformaren helburua, ideiak eta talentua, berritzeko indarra eta ahalmena duten pertsonak bilatzea da, inguruko sormen gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Proiektuaren aurkezpena egiteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetako. Donostia 2016ko egoitzan, Easo kalean, denetariko diziplinak ikusi ahal izango dira kultur sistemaren ahuleziei aurre egiteko helburuarekin.