Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Skapa | Naia Del Castillo artistaren erakusketa berria

2014-01-31

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Naia Del Castillo artistak Flujos izeneko erakusketa zabaldu berri du Muelle Marzana arte galerian. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; San Blasak Abadiñon, Emaztegaiaren semea,  Hamlet eta Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizunak asteburuan ikusgai, Arantzako eta Aresoko inauteriak ospatuko dira egunotan, Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren lehen hitzordua Legution izango da,  Mendi Film Festival jaialdia Gasteizen da, Sormen joera berrienak asteburuan Barakaldoko BECen eta Zona Especial Norte musika jaialdia Deustun izango dugu.
 

bideoaren irudia
Kalderero eta Iñudeek Donostia hartuko dute asteburuan

2014-01-29

Kaldereroak eta Iñudeak Donostiara iritsiko dira asteburuan inauteriak iragartzeko. Larunbatean, 3500 kalderero inguruk sartai eta mailuak astinduko dituzte eta igandean inudeen txanda izango da. Dantza, musika eta kanta ez dira faltako.

bideoaren irudia
Frankismoan fusilatu zituztenen omenezko eskultura jarriko dute Donostian

2014-01-27

Gaur aurkeztu dute Donostiako Udalean Dual izeneko lana, altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarrak oroitu eta omenduko dituen eskultura. Amaia Mateos eta Tomas Villanuevak egin dute eskultura, eta martxoaren amaiera aldera jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean.

bideoaren irudia
Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman dio Imanol Agirretxek

2014-01-27

Usurbilen ere sagardoak badu bere lekua. Horrela, Saizar sagardotegian Usurbilgo txotx denboraldiari hasiera eman zioten pasa den urtarrilaren 24an. Hain zuzen ere, Realeko Imanol Agirretxe futbol jokalariak eman zion hasiera denboraldiari. Aurtengo sagardoa "frutatxua eta erraz edateko modukoa" dela adierazi zuten. 

bideoaren irudia
Euskara Planak herri administrazioetan euskaraz aritu ahal izatea du helburu

2014-01-24

Eusko Jaurlaritzaren bosgarren Euskara Plana aurkeztu du gaur Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Herritarrek administrazioetan arreta euskaraz jaso ahal izatea du helburu eta beraz, baita bertako langileen lan hizkuntza euskara izatea ere. Jaurlaritzako goi karguek ere euskararekiko inplikazio handiagoa izan behar dutela dio.

bideoaren irudia
Skapa | Hondakindegian barneratu gara

2014-01-23

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe izango ditugu lehen atalean gonbidatu. "Hondakindegia" poesia emanaldi ez musikatua plazaz plaza aurkezten ari dira biak. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, Jainko txiki eta jostalari hura Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal elkatu dituen proiektua dugu eta asteburuan  Donostiako Victoria Eugenia antzokian ikusi ahal izango dugu. CreaMODAko azken tendentziak berriz Barakaldon izango ditugu ikusgai. Tabakaleraren Ikus-entzunezkoen egitarau oparoa ere errepasatuko dugu, eta larunbatean Bertso eguna dela gogoratuko dizuegu. Horrez gain Jabier Muguruzak disko berria kaleratu duela esango dizuegu eta bukatzeko Barakaldoko San Vicente auzoko jaien egitaraua errepasatuko dugu.