Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
"Ura, ibaiak eta herriak" erakusketak ura bermatua ez dutenen testigantzak bildu ditu

2014-03-18

Gaur hasi eta maiatzaren 31 arte izango da ikusgai "Ura, ibaiak eta herriak" erakusketa Donostiako San Telmo museoan. Uraren Krisialdi Globalean, ura bermatua ez duten biktimak dira erakusketa honetako protagonista. Pedro Arrojo zuzendariak azaldu duenez, hauek guztiak holokausto hidrologiko baten biktima dira. Hauei guztiei hitza eman nahi izan die testuak, argazkiak eta ikus-entzunezko bat tartekatuz. Testigantzen artean, Donostian Urumea ibaiak kaltetutako bizilagunak ere ageri dira.

bideoaren irudia
Euskararen normalizazioaren aurka egin du berriz ere Espainiak

2014-03-18

Gipuzkoako udal gehienek, Aldundiak eta UEMAk 2012an abiatutako lankidetza egitasmoaren aurka egin du berriro ere Espaniako Gobernuak; lehenbizi, baldintzak ezarrriz, eta gero epaitegietan salatuz. Euskararen normalizazioaren alde lanean jarraituko dutela adierazi dute Aldundiak eta udalek, eta epaitegietan elkar ikusteko deia egin diote Espainiari.

bideoaren irudia
Martxoaren 29an ospatuko da BreakOnStage jaialdiaren 14. edizioa

2014-03-17

BreakOnStage kultura urbanoaren jaialdia ospatuko da martxoaren 29an Bilbao Arenan. Adierazpen artistiko ugari bilduko dituen jaialdi honetan, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Rst Crew, Poe One, Vocaliks eta Rayden hip hop taldeak arituko dira. Bi orduz iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Kultur Ondare higigarrien zentroak herritarrei ateak irekiko dizkie

2014-03-17

Irungo Gordailuak, Gipuzkoako Kultur Ondare higigarrien zentroak, 36.000 pieza baino gehiago jasotzen ditu. Gipuzkoako ondarearen ibilbide sozial, historiko eta kulturalaren bilketa zentroa da. Aurten, hori guzti hori herritarren esku jarri nahi dute eta horretarako ibilbide interaktiboak eta hitzaldiak antolatu dituzte.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Donostian Juan Karlos Izagirrerekin

2014-03-17

Sagarrondotik saioaren laugarren atalean Donostiara joan gara, eta bertan Juan Karlos Izagirre alkatearekin egin dugu hitzordua. Donostiak txotx garaian dituen eskaintzak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako hiriburuak sagardoarekin duen lotura historikoaz aritu gara.

bideoaren irudia
Skapa | Muga fisiko, zehatz eta zehaztugabeak Dferian

2014-03-14

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Dferia jaialdiaren errepasoa eta Dantzaz konpainiak azoka arrakastatsuan estreinatutako ikuskizunaren inguruan arituko gara saioaren lehen minutuetan. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Gernikako Lekuek musika jaialdiak asko du oraindik ere eskaintzeko, Egun berri bat antzezlana Zaratamon estreinatuko dute, Barakaldon hirigintza ereduaren inguruko eztabaida egingo dute eta Larrabetzun historia eta kirola uztartuko dituen lasterketa izango dugu, bihar hasiko dira baita ere Deustuko jaiak.