Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Donostian izango gara Juan Karlos Izagirre alkatearekin!

2014-03-14

Donostiara joango gara, Sagarrondotik saioaren denboraldiko laugarren atalean. Bertan Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen konpainia izango dugu. Bestalde, Donostiaren txotx eskaintza ezagutu eta hiriak sagardoarekin izan duen lotura historikoaz ariko gara!

bideoaren irudia
Irutxuloko Hitzaren aldeko bakarrizketak izango dira Donostian

2014-03-11

Irutxuloko Hitzak ez ditu une gozoak bizi. Krisiaren ondorioz kalte handiak ari da jasaten hedabidea. Besteak beste, bost kazetari eta kudeatzaile batek osatzen duten lantaldeak euren soldatak murriztu ditu. Egoerari buelta emateko kanpaina abiatu dute eta dirua biltzeko ekintzen artean, ostegun honetan Donostiako Le Bukowski tabernan bakarrizketak izango dira Antiguako "Txiki" eta Jon Plazaolaren eskutik.

bideoaren irudia
Hasi dira Kutxa Kultur Festibal jaialdiko egitaraua ezagutarazten

2014-03-11

Aurtengo Kutxa Kultur Festibala antolatzeko lanak abian dira, eta hasi gara lehen iragarpenak ezagutzen. Oraingoz, honako sei talde hauen parte hartzea baieztatu dute antolatzaileek: The Wombats, Kokoshca, El Columpio Asesino, Toy, Lori Meyers eta Reptile Youth. Datozen egun eta asteetan osatuko dute egitaraua. Sarrerak martxoaren 18tik aurrera izango dira eskuragarri.

bideoaren irudia
Pankreas, bertsoz idatzitako euskarazko lehen komedia

2014-03-11

Hiru lagun. Lehenak pankreako transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak bere buruaz beste egiteko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko alzheimerrari ekiditeko. Hirugarrenak, proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emateko. Hauxe da Tartean Teatrok martxoaren 12 eta 13an Bilboko Arriaga Antzokian estreinetuko duen antzezlanaren planteamendua.
 

bideoaren irudia
Ibilean | Bilboren aberastasuna

2014-03-11

Bilbok duen aberastasuna bertatik bertara ezagutzeko bidaia egin dugu, lehen saioan. Abentura berezi honetan, 1915ean lehen bidaia egin zuen Artxandako Funikularra, hainbat kanturen inspirazio iturri izan dan Nerbio itsasadarra, Bilbo modernoaren ikurra den Guggenheim museoa eta beste hainbat harri bitxi eta sorpresa ezagutuko ditugu. Bi bidelagun izango ditugu horretarako. Batetik, Arkaitz Estiballes Galdakaoko bertsolaria eta bestetik Bilboko Udalak hiria bisitatzeko garatu berri duen web gunea. Bazatoz?

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Usurbilen Imanol Agirretxerekin

2014-03-10

Sagarrondotik saioaren hirugarren atalean Usurbilera joan gara, eta bertan Imanol Agirretxe Realeko jokalariarekin izan gara. Usurbilgo sagastien ezaugarriak ezagutu ditugu Leire Jauregi nekazaritza ingeniariaren eskutik, Sariandi tolare-baserri historikoa ere bisitatu dugu, eta Sagardoaren Ibilbidea ekimena ezagutu dugu.