Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Astelehenean hasiko da Dferia azoka Donostian

2014-03-07

Antzezlanek eta dantzek beteko dute antzokia, hilaren 10etik 13ra bitartean. 26 konpainiak hartuko dute parte, eta horien erdiak euskal taldeak izango dira. Aurtengo edizioaren gai nagusia "Mugak" izango da.

bideoaren irudia
Skapa | Lekuek, Gernikako musikari eta musikazaleek antolatutako festibala

2014-03-07

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gernikako LEKUEK, Gernikako musikari eta musikazaleek antolatutako festibaladugu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; martxoaren 8an Euskal Herriko kaleak emakumeon eskubideen aldeko mezuez beteko zaizkigu, Donostian dFeria azokak 26 antzerki eta dantza ikuskizun ikusteko aukera emango digu, Pankreas ikuskizuna martxoaren 13an estreinatuko dute, Azkoitiko Mataderoko Antzerki Jardunaldietan hamaika kontu ikusteko aukera izango dugu, Doctor Deseo taldeak lan berria du, Busco en tus labios izeneko lana.

bideoaren irudia
Lekuek jaialdian denetariko musika Gernikan

2014-03-06

Lekuek jaialdian denetariko musika Gernikan.

bideoaren irudia
Lengua Nabajorum lanak irabazi du Donostia antzerki saria

2014-03-06

Ez Dok Hiru Bikoteatroaren Lingua Nabajorum lanak irabazi du XIV. Donostia Antzerki saria. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen komedia "euskal kulturari buruzko autokritika fina" eta "euskalkiekin jolasean dabilen obra umoretsua" dela adierazi du epaimahaiak. Bikoteak 10.000 euroko saria, Dora Salazarren serigrafia eta Harri Xuri produkzio gunean egonaldia jasoko ditu.Martxoaren 27an izango da sari-banaketa ekitaldia Victoria Eugenia antzokian, obra irabazlearen emanaldiarekin.

bideoaren irudia
Usurbilen izango gara Imanol Agirretxerekin!

2014-03-06

Sagarrondotik saioaren denboraldiko hirugarren atalean, Usurbilen izango gara Imanon Agirretxe Realeko futbol jokalariarekin. Bestalde, Usurbilgo sagastien ezaugarriak ezagutzeaz gain, Sariandi tolare-baserri historikoa bisitatuko dugu, eta Sagardoaren Ibilbidea ekimenaz gozatuko dugu.

bideoaren irudia
Hiria kultur ekosistema gisa aztertuko dute Bilbon abiatu den Avignoneko foroan

2014-03-05

Hiria kultur ekosistema da. Baina zerk osatzen du kultur ekosistema bat? Eragile publiko eta pribatuek, erakundeek, espazioek, praktikek, herritarrek, bisitariek… Kezka horien inguruan arituko dira  gaur hasi den Avignoneko Foroan. Lehenengoz egingo da foroa Frantziako Avignon hiritik  kanpora. Hain zuzen, Bilboko Alhondigan izango da kulturaren gaineko pentsalari eta eragileen topaketa gaurtik igandera bitarte.