Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Euskal antzerkia, sasoi onean

2019-01-31
Antzerkiak hartuko du gaurko saioaren erdigunea. Mikel Martinez 'Ghero. Azken euskalduna' obrako antzezlearekin egon gara eta horretaz gain 'Izotza apurtzen den ertza' eta Arriaga antzokiaren ekoizpen berria dakarkigu Artekalen.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #58: Joseba Irazoki eta Lagunak + Haxotz

2019-01-31
Aste honetako MUSIKAZUZENEAN TB saioko lehen protagonistak Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira! Dabadaba aretoan eskaini zuten emanaldian batu ginen laukoarekin disko berria besapean zutela. Bigarren erreportajean, berriz, Haxotz talde bilbotarra ezagutuko dugu. Hamar urteko musika bidea egin berri dute eta "H" izeneko disko ederraz ospatu.
bideoa prestatzen
Joseba Sanz Gerra hemen hasten da dokumentalaren zuzendariarekin

2019-01-30
Gerra Hemen hasten da Dokumentalaren aurkezpen bira hasi da. Lan honen bidez erakutsi nahi izan dute bere sortzaileek Euskal Herrian ere badirela armak ekoizten dituzten enpresak. Proiektuaren pizgarria izan zen Ignacio Robles suhiltzaileak 2017an uko egin zionean Bilboko Portuan Saudi Arabiarako armen kargamentuari. Dokumentalaren xehetasun gehiago eman dizkigu lan honen zuzendaria den Joseba Sanzek.
bideoa prestatzen
Macbeth euskaraz antzeztuko du Arriaga Antzokiko lantaldeak

2019-01-30
William Shakespeareren Macbeth klasikoa dakar Arriaga antzokiak otsailean taula gainera. Alex Gerediaga bilbotarrak moldatu eta zuzendu du Arriaga antzokiak aurtengo denboraldian prestatu duen ekoizpen propiorik garrantzitsuena eta otsailaren 7tik 12ra bitartean antzeztuko da euskaraz eta 14tik 17ra gazteleraz.
bideoa prestatzen
Gurutzetako ospitalera ekarri dute Kepa Junkera

2019-01-30
Gurutzetako ospitalera ekarri dute Kepa Junkera musikari bizkaitarra, Belgikan zela jasandako iktusaren ondorengo errekuperazio prozesuarekin jarraitu dezan.
bideoa prestatzen
Euskadiko Orkesta Sinfonikoak 'Mundu bira bidelagun' proiektua aurkeztu du

2019-01-29
Elkanok munduari egindako lehen biraren 500. Urteurrenaren oroitzari Euskadiko Orkestra sinfonikoak ‘Munduari bira bidelagu’ proiektua aurkeztu du bere Miramongo egoitzan. Roberto Treviño zuzendaritzapean bost euskal konpositoreri Getaiko marinelak egindako bidaiaren zati ezberdinei musika jartzea eskatu die. Sortzaileak: Mikel Chamizo (Tolosa, 1980) "Espedizioaren irteera, 1519", Estrenaldia 2019ko udazkenean. Mikel Urquiza (Bilbo, 1988) "Hego Amerika", estreinaldia 2020ko udaberrian. Joël Mérah (Clichy, 1969) "Ozeano Barea, Asia", estreinaldia 2020ko udazkenean. Teresa Catalán (Iruña, 1951) "India, Afrika", estreinaldia 2021eko udaberrian. Zuriñe F Gerenabarrena (Gasteiz, 1965) "Itzulera, 1522", estreinaldia 2022ko udaberrian.