Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Landakoenea | Abenduak 5, osteguna

2013-12-05

Durangoko Azokaren lehen egunean, abenduak 5, Landakoenea saioak ere bere ateak zabaldu zituen. Lehen programan, EH Sukarra eta Korrontzi musika taldea, eta Gerediaga elkartea elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Era berean, Miren Agur Meabe idazlea, Bide Ertzean taldea eta Ruper Ordorika musikariari egindako erreportajeak ere ikusi genituen.

bideoaren irudia
Biniloa berriz ere modan?

2013-12-05

Musikari eta disketxeetako arduradunekin binilo berriak eta zaharrak errepasatzen ibili gara. Biniloa berriz ere modan?

bideoaren irudia
48. Durangoko Azoka iruditan

2013-12-05

Durangoko azoka kulturaz gozatzeko gogoa zuen jendez bete da, Hamaika Telebista, tartean.

bideoaren irudia
Bikoizketa tailerra

2013-12-05

Bikoizketa tailerrean izan gara eta marrazki bizidunetan eta telesailetan bikoizketa lanak  zelan egiten diren ikasi dugu. Zeuk ere ikasi nahi al duzu?

bideoaren irudia
Inkesta: Zergatik zatoz Durangoko Azokara?

2013-12-05

Durangoko Azokak euskaldun eta euskaltzaleen artean duen garrantziaz jabetu gara Durangon egindako kale inkesta honetan. Zergatik Durangoko azokara?

bideoaren irudia
Landakoenea | Korrontzi taldeari elkarrizketa

2013-12-05

Landakoenea saioaren lehen atalean, Korrontzi taldeko Agus Barandiaran musikariarekin izan gara. Durangoko Azokan egindako programa da Landakoenea.