Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Mikel Markezekin "Zerbait Dabil Hor" diskoaz aritu gara

2013-11-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Markez musikari gipuzkoarra izan dugu. "Zerbait Dabil Hor" bere ibilbideko hamargarren diskoaz aritu gara. Lagun askorekin osatu duen lana da, eta era berean aurkeztu nahi luke zuzenean. Bestalde, bere musikagintzari errepasoa eman diogu.

bideoaren irudia
Skapa | Zea Maysen 13 altxorrak

2013-11-21

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Da disko berria du esku artean Zea Mays taldeak. Bilbotarren lanak 13 kantu biltzen ditu. Taldekideen esanetan behar beharrezko kantak guztiak ere. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: azaroaren 25ean kolore morez bete ditzagun Euskal Herriko kaleak, Euskal Zine eta Bideo Bilera, euskara hutsez egiten den zinemaldi bakarra, Komikizaleen paradisua Getxoko Komiki Azokan, Erandion azaroak kulturalak dira, Bertso txapelketa nagusiko finala geroz eta gertuago, 50 kontzertu ikusteko aukea Barakaldoko BECen BIME jaialdiaren eskutik, Big Affair disko berria kaleratu du Gernikako Audience taldeak, 30 urtetako ibilbidearen ostean dator Barricada taldearen agurra.

bideoaren irudia
Oholtzapea | Aitor Sarriegi eta asteburuko saioen analisia

2013-11-20

Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokion Oholtzapea saioaren bigarren atalean, Oiartzun eta Murgiako finalaurrekoak izan ditugu hizpide. Gorka Azkaraterekin egin dugu bertsoen analisia. Elkarrizketaren tartean, ordea, Aitor Sarriegi bertsolaria izan dugu. Oiartzungo finalaurrekoak puntu gehien batu zituena da.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Barre egiten dute

2013-11-20

Barre egiten dute... baina zein da txistea?

bideoaren irudia
Sakelakotik | La Gallina Vasca

2013-11-20

Umorea lantzen duen "La Gallina Vasca" agerkariko arduradun edo errudunekin izan gara. Hamabostekariak, 103. zenbakia atera berri du. Aldizkari satiriko, ironiko, sarkastiko, umoretsu eta surrealista da, nahiz eta prentsa serioa jorratzen dutela uste izan. Euskal oilotegia arakatzeko prest?

bideoaren irudia
Skapa | Mundura irekitako leihoa

2013-11-14

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Zinebi, Bilboko zine dokumental eta laburren Bilboko jaialdian 67 lan baino gehiago ikusteko aukera izango dugu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Bilboko BBK Aretoan Zentsura at jailadia izango dugu. Jaialdiak urte luzeetan hainbat eremutan bizi izandako zentsuraren analisia egingo du horretarako hainbat disziplina artistiko baliatuz. Santurtzin eta Azpeitian berriz antzerkia da topatuko duguna eta Pasaian 60 film labur ikusteko aukera izango dugu. Ur azpiak ikusi eta bertako sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko baitigu Donostiako Urazpiko Zinemaren Ziklo Internazionalak. Etxeko txikienek Gasteizen topatuko dute neurrira egindako plana, Pirritx Porrotx eta Marimototsen ‘Bizipoza’ ikuskizun berria bertan izango dutelako. Bertsolari Txapelketa Nagusiak bi hitzordu izango ditu asteburuan eta musika ere izango dugu mintzagai. Udagoieneko osatera ekimena martxan delako.