Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Teknikariok kolektiboa sortu da, sektorearen erregulazioa "defendatzeko" eta langileak "babesteko"

2020-06-11
Ikuskizun zein ekitaldietako teknikariek sortu dute kolektiboa, gero sindikatu bihurtzeko asmotan. Lan baldintza "prekarioak" eta "erregulazio falta" salatu dituzte, jardun luzeak egiten dituztela lan, langileen estatutua bete gabe. Egoera normaltasunera bueltatu arte eta krisiak eragindako galerak "leuntzeko", kulturara zuzendutako diru-laguntzen ehuneko bat "gutxienez" mantentzea eskatu dute.
bideoa prestatzen
Ilargia edan zuen astoa

2020-06-10
Peio azokatik zetorren oso nekatuta. Gauez, eta etxera itzultzeko gogo haundiz bere astoarekin dator, Iletsurekin.
bideoa prestatzen
Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako liburua aztergai

2020-06-11
Mintzoa editorialak Euskal Herrira ekarri du euskararen historia ezagutzeko liburu garrantzitsua. Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalari suitzarrak 1610ean idatzitako lana da, non erakusten den garai hartan jada gaur egun erabiltzen ditugun zenbait hitz orain bezala erabiltzen eta idazten zirela, “tz” fonema barne. Aritz Otazu editorialeko arduradunak azaldu dizkigu xehetasunak aste honetako Artekalen. Horrekin batera, Maider Lopez Donostiarrak Bilboko Arte Ederren Museorako sortutako instalazioa, Mursego musikariaren bideo-klaseak edota Walter Benjamin filosofoaren artearen “aura” kontzeptua ezagutaraziko dizkizuegu.
bideoa prestatzen
Eliseo Gili bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote 'Iruña-Veleia' auziagatik

2020-06-10
Aztarnategiko zuzendari ohiari egozten zaizkion delituak dira "dokumentuak faltsutzea" eta "iruzurra". Ruben Cerdan izan da beste akusatua eta urtebete, hiru hilabete eta 23 eguneko zigorra ezarri diote, "agiri pribatuak faltsutzea" egotzita. Bien artean, Arabako Foru Aldundiari 12.490 euro ordaindu beharko diote. Bi akusatuei aplikatu zaie, luzapen bidegabetzat jotzen den aringarria, prozesu judiziala duela hamaika urte hasi baitzen, 2009an. 2006an aurkeztu ziren Iruña Veleia aztarnategian aurkitutako lehen piezak, baina dudak piztu ziren “ordura arte ikusi gabeko idazkera, kristautasunaren eta euskararen ikuspegia” zutelako. Horregatik sortu zen 2008an batzorde zientifikoa, aurkikuntzak eta Lurmen kudeaketa enpresa ikertzeko. Hamalau urteko tramiteen ondoren, iragan otsailaren 3an hasi zen 12 saioko epaiketa. Azkenean, epaiak dio ezin izan dutela frogatutzat eman grafitoak Gilek berak egin zituenik. Aldiz, epaileak onartu du Gil aztarnategiko zuzendari zen neurrian, bertan geratzen zenaren jabe zela, eta, beraz, baita arduradun ere.
bideoa prestatzen
DOKA TARTEA | Niña Coyote eta Chico Tornado

2020-06-08
Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen kontzertua zuzenean Doka kafe antzokiatik.
bideoa prestatzen
Igartubeiti Baserri Museoa euskal ondare tradizionala

2020-06-04
Igartubeiti Baserri Museoak denboran garamatza atzera. Sagardogintzari helduz, emakume ekintzaileek sagardogintzaren bilakaeran egindako ekarpenaz aritu gara Iban Maiz museoko arduradunarekin.