Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Asteazkenean abiatuko da Ataunen Mitoaldiaren III. edizioa

2019-07-03
Mitoaldiaren bigarren edizioa aurkeztu dute garu Donostian. Ataunen ospatuko da uztailaren 5etik 13ra ospatuko da mitología jardunaldia.
bideoa prestatzen
Mugak egitasmoaren bigarren edizioak Ulm-eko eskola izango du ardatz

2019-07-03
Mugak, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioak, Ulm eskola izango du ardatz. Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, Mugak egitasmoaren bigarren edizioaren helburua da Europa mailako arkitekturaren alorreko erreferente eta EAEko kultur ekimen garrantzitsuenetako bat bihurtzea, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren esanetan. Aurtengo erakusketa bi egoitza nagusitan ikusi ahal izango da: Euskadiko Arkitektura Institutuan eta San Telmo Museoan. Bertan, Ulm-eko Eskolak gaur egungo industria-diseinuan izan duen eragina ikusteko aukera izango da hainbat piezaren bitartez, sailburuak azaldu duenez. Urriaren 10etik abenduaren 12ra arte ehun jarduera baino gehiago antolatu dituzte; gehienak Donostian izango dira baina aurtengo edizioan Bilbon eta Gasteizen ere hainbat ekintza egingo dituztela azaldu dute antolatzaileek. Urriaren 21etik 27ra izango da Bienalaren aste garrantzitsuena, eta ekintza gehienak aste horretarako antolatuko dituzte. Oraindik, ordea, ez dute programazioa guztiz itxi, eta antolatzaileek herritarrei beren kolaborazioak bidaltzeko deia egin diete.
bideoa prestatzen
"Inun baino alaiago" izango dira Hertzainaken zalean Euskalduna Jauregian

2019-07-03
Josu Zabala eta Gari Hertzainak talde mitikoko kideek bi kontzertu eskainiko dituzte irailan Bilboko Euskalduna Jauregian. Irailaren 26an emango zutenari bigarren data gehitu diote 25an sarrerak salgai jarri eta gutxira bukatu direlako lehenengo emanaldikoak. Musikariek iragarri dutenez, ordu eta erdiko kontzertua izango da eta taldearen ibilbidea osoa errapasatuko dute, kantuei irakurketa berri bat eskainita.
bideoa prestatzen
Denboraldiko azkenean, Sanferminak eta Musikariak Ikastetxeetan

2019-07-02
Denboraldiko azkeneko saioan Sanferminak Pamplonesa bandako kide den Luis Maria Remesar eta Herri Sanferminetako kideekin. Musikariak Ikastetxeetan hezkuntza programaren bigarren denboraldia.
bideoa prestatzen
"Musikariak ikastetxeetan" programaren II. edizioa aurkeztu dute

2019-07-02
Hurrengo ikasturtean MUSIKARIAK IKASTETXEETAN programaren bigarren edizio bat ipiniko da martxan. Eta kasu honetan 191 saio eskainiko dira ala eskatzen duten ikastetxe guztien artean.
bideoa prestatzen
Herri Sanferminak kolektiboak auzolanaren aldeko aldarria azpimarratu du

2019-07-02
Behin betiko egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak. Gaurko agerraldian kideek auzolanaren aldeko apustua berretsi egin dute eta Maya alkatearen mehatxuen aurrean, herritarren babesa dutela erantzun. Bizikidetza kezka izanik, zuzeneko musika emanaldiak lehenago amaituko dituzte. Oraindik 197 txanda betetzear daude eta horiek betetzeko laguntza eskatu dute.