Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
BUELTAKA: JOUSILOULI - Terrorista

2020-08-20
Bueltaka saioaren hirugarren atalean Jousilouli taldearen "Terrorista" (Gor Diskoetxea) diskoa ezagutuko dugu. Horretarako, 2002 urtean diskoa grabatu zuten Gil Scott, Jennifar-Lopa eta Sandra izango ditugu gurekin!
bideoa prestatzen
BUELTAKA: ETSAIAK - Presoak S.O.S.

2020-08-13
ETSAIAK taldearen "Presoak S.O.S." diskoaren inguruko erreportajea. 1994 urtean argitaratu zen diskoaren nondik norakoak ezagutu ditugu Auo taldeko abeslari mitikoarekin kidearekin batera.
bideoa prestatzen
Willem Dafoe izango da 68. Donostia Zinemaldiaren karteleko irudia

2020-07-17
Konposizioan argazkiak eta marrazkiak uztartzen dituen diseinu berri bat abiarazi zuen Zinemaldiak 2018an. Ordutik, zinematografia garaikideko figura bat txertatzen da afixan.
bideoa prestatzen
Inaxi Etxabe bertsolaria hil da 87 urterekin

2020-07-13
Lehenengo emakume bertsolarietako bat izan zen, gizonezkoa zen esparruan zirrikitua irekiz. Bertso sortekin hainbat sari eskuratutakoa da Inaxi Etxabe, eta Basarri bertsolari ezagunari erantzun izanagatik eman zen aditzera. Basarrik 'Aitonaren malkoak' izeneko bertso sorta argitaratu zuen 1955ean Anaitasuna aldizkarian, eta, bertan, bere ustez emakumeek gaizki egiten zituztenak aletzen zituen. Ez zitzaizkion bertsoak gustatu Inaxi Etxaberi, eta erantzun egin zion beste bertso sorta batekin, gizonezkoek gaizki egiten zituztenak kontatuz. Orain dela bost agertu zen, berriro ere, komunikabideetan eta oholtza gainean, Beñat Gaztelumendiri txapela jarri zionean Gipuzkoako finalean. Belaunaldi berrienetara iritsi da haren irudia eta haren eredua.
bideoa prestatzen
Hamaika Sessions I Dantz Point Tabakalera

2020-07-12
Marc Piñol DJaren sesioa Tabakalera x Dantz Point ekimenean, 2019ko abuztuak 8an egindakoa. Saioa Tabakaleraren eraikinaren ondoan egin zen (Donostia, Gipuzkoa). Dantz Festibalaren arima somatu daiteke: esperientzia ahaztezina. Bi horretan, abangoardiako musika eta musika elektronikoa sustatu du Dantz Point egitasmoak, Euskal Herriko toki esanguratsuetan diziplina ezberdinekin elkarrizketan. Dantz Point-ak kalitatezko sinonimo dira zentzu guztietan: musika, soinua, espazioa, artea, meteorologia, berrikuntza, malgutasuna, diziplina anitza eta giroa. Toki onenak musikaz eta arteaz bustita.
bideoa prestatzen
Dantz Point Sagues Donostia | Mkol eta Anartz

2020-07-11
Mkol eta Anartz. 2019ko abuztuak 29. Dantz Festibalaren arima somatu daiteke: esperientzia ahaztezina. Bi horretan, abangoardiako musika eta musika elektronikoa sustatu du Dantz Point egitasmoak, Euskal Herriko toki esanguratsuetan diziplina ezberdinekin elkarrizketan. Dantz Point-ak kalitatezko sinonimo dira zentzu guztietan: musika, soinua, espazioa, artea, meteorologia, berrikuntza, malgutasuna, diziplina anitza eta giroa. Toki onenak musikaz eta arteaz bustita.