Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Euskaraz eskertu du Donald Sutherlandek Donostia Saria

2019-09-27
Aktore kanadiarrak bart jaso du Donostia Saria Kursaalen eta "Mila esker Euskal Herria" esanez eskertu du aipamena. Aktore kanadiarrak 150 film baino gehiagotan hartu du parte eta 2017an ohorezko Oscar saria jaso zuen bere ibilbide oparoagatik
bideoa prestatzen
Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu dio Behatokiak Iruñeko Udalari

2019-09-27
Irailaren 16an Iruñeko Udalak euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza aldatzeko egindako mugimenduak salatzeko, Behatokiak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko idatzia aurkeztu du udal bulegoetan.
bideoa prestatzen
Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertu du Oiane Valerok

2019-09-27
Euskal langile andreen ibilbide historikoa aztertzeari atea zabaldu dio liburu honek. Azterketa horretan, Euskal Herria askatze marko bezala irudikatu da eta euskal langile andreak askatze subjektu bihurtu dira. Oihane Valerok nabarmendu du, lan bukatu gabea dela liburua. Helburua, eztabaidari atea zabaltzea dela eta ikerketa bultzatzea.
bideoa prestatzen
Marian Fernandez, Mikel Fuentes eta eta Garbiñe Etxeberria hartu ditu Zurriolako Butakak

2019-09-27
Marian Fernandezek sortze-prozesuan dagoen "Karmele" proiektuaz aritu da Anable Arraizarekin. Nazioarteko koprodukzioa izatea nahi dute sortzaileek. Bestalde, Fuentes zuzendariak eta Etxeberria Realeko kirol zuzendariak "Sua irabazi arte" dokumentala aurkzetu dute, Realeko emakumeek Erreginaren Kopa irabazi zuteneko astearen inguruko lan luzea.
bideoa prestatzen
Agurne Gaubeka Behatokia: "Hizkuntzen normalizazioan erakundeena da ardura"

2019-09-26
Agurne Gaubeka Erauskinek hartu du Garbiñe Petriati Ijurraren lekukoa Behatokiaren zuzendaritzan.