Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Inoizko daturik onenak Harrapazank programarentzat

2020-06-04
Arrakasta lortu du Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen topagunearen Harrapzank programak bere 15. urtemugan. Egoerak behartuta, sarera egin du salto gazte bilbotarrak aktibatzea eta euskarara ekartzea helburu duen ekimenak eta inoizko daturik onenetarikoak bildu ditu aurten. 10 eta 18 urte bitarteko 900 gazte baino gehiagok hartu du parte HarrapazankIsIndahouse-ek proposatutako ataletan.
bideoa prestatzen
Zumeta, koloreen maisuari agurra

2020-06-04
Jose Luis Zumeta gogoan hartu dugu 11Tokitan saioaren lehen geldialdian. Usurbildarra jaiotzez, mundu mailako erreferentzia eta ondarea utzi digu Zumetak. Euskal berpizkundearen lekuko, aitzindaria izan da koloreen maisu lanean.
bideoa prestatzen
Zumetaren obran barrena

2020-06-04
Idoia Goñi arte gidariak Jose Luis Zumetaren obra azaldu digu sortzaile usurbildarraren bizi ibilbidera gerturatzeko parada eskeiniz.
bideoa prestatzen
Almike Arrastoa, Beterri-Buruntzaldeko Garapen Agentzia

2020-06-04
Beterri-Buruntzaldeko Garapen Agentziak eskualdeen ekonomiaren garapena du ardatz. Almike Arrastoak eskuartean dituzten egitasmoak eta aurrean dituzten erronkak azaldu dizkigu 11Tokitan saioan.
bideoa prestatzen
Sagardogintzaren erronkak Gipuzkoan

2020-06-04
Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariak sagardogintzaren egoeraz eta etorkizunaz aritu da 11Tokitan saioaren lehen atalean.
bideoa prestatzen
Sagardogileen belaunaldi berria

2020-06-04
Joana Lertxundi sagardogilearekin izan gara. Konfinamenduaren ataka pixkanaka atzean utzita, galdutako txotx garaia eta ekoitzitako sagardoaren merkaturatzeaz aritu gara, sagardogintzaren erronkak aipatuta.