Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Goizeder Taberna (Kazetaria): "Orain arte jendea normal bizi da Ipar Euskal Herrian"

2020-03-12
Goizeder Tabernaren analisia Ipar Euskal Herriko koronabirusaren egoerari buruz
bideoa prestatzen
Maider Jauregi (LAB): "Neurri zehatzak eskatzen ditugu lan baldintzak eta langileen osasuna bermatzeko"

2020-03-11
Maider Jauregi LAB sindikatuko klideak azpimarratu du sistemaren ondorio negatiboak langileek nozituko dituztela: "Inprobisazio maila handia eta aurreikuspen gutxi ikusi diogu Urkulluren gobernuari". Azpimarratu dute prebentzioan arreta jartzeko, eta neurri zehatzak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak eta langileen osasuna bermatzeko.
bideoa prestatzen
Haize boladek aldamio bat bota dute Gurutzetan eta 64 familia etxetik atera behar izan dute

2020-03-03
Hazieak gogor jo egin zuen atzo Euskal Herrian, bereziki Bizkaian. Durangon, San Antonioko eskolako horma bat erori zen, baina istripurik larriena Barakaldon gertatu zen, Gurutzetako auzoan zehazki. Arratsaldeko laurak pasata hazieak 12 solairuko aldamio bat bota zuen Aleixandre eta Bake kaleen artean. Giza kalterik ez zen eman baina eragindako etxebizitzetako 64 famili kanpoan egin behar izan dute lo, arriskuak ekiditeko. Barakaldoko Udalak larrialdi plana jarri zuen martxan eta Errekatxuko Kultur Etxea prestatu zuen familiak bertan gaua pasatzeko. Hala ere, askok, senitartekoen etxeetara joatea erabaki zuten.
bideoa prestatzen
Marta Barandiaran (Heriotza Duinerako Eskubidea): “Lege hau oso murriztailea iruditzen zaigu; hala ere, pauso bat da”

2020-03-02
Joan den astean eman zuen lehen pausoa Madrilgo Kongresuak estatu espainiarrean eutanasia arautzeko, Marta Barandiaran Forcada, 'Heriotza Duinerako Eskubidea' plataformako kideak adierazi digu eurentzat legea motz geratzen dela, "aurrera pauso" bat dela oanrtu digun arren. 'Heriotza Duinerako Eskubidea' elkarteko marta Barandiaran Forcadak
bideoa prestatzen
Sutea piztu da Donostiako Secundino Esnaola eta Iparragirre kaleen arteko eraikinean

2020-02-27
Etxe-aurrea konpontzen ari diren langileek asfaltozko geruza jartzeari ekin diotenean piztu da sutea. Sopletearekin ari zirela, txinparta bat poliuretano potera erori, eta eztanda egin du, sua eraikina estaltzeko dagoen sarera igaro dalarik.