Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Xabier Arruti: "Zubietako erraustegiak ez du osasuna bermatzen, eta kezka horrek batzen gaitu"

2016-05-19

Gurean Gaur saioan Xabier Arruti GuraSOS taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Zubietako erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso mugimendua da GuraSOS. Seme-alaben osasuna babestea dute helburu eta horretarako hainbat ekimen iragarri dituzte. Taldea bera hobeto ezagutu dugu, eta ekimen horiez aritu gara.

bideoaren irudia
Aizank! | Homosexualitatea gazteen artean eta sare sozialak

2016-05-19

Aizank! saioaren atal berri honetan, Zurriola ikastolako gazteeekin homosexualitateaz aritu gara. Bestalde, Ander Lertxundi sexologoak sare sozialez eta hauek gazteen arteko harremanetan duten eraginaz hitz egin digu. Zr Iksi atalean, ordea, Algortako San Nikolas ikastola eta Donostiako Zubiri-Manteo ikastetxea bisitatzearekin batera, Lea-Artibai ikastetxean Mekatronika Industriala zikloa ezagutuko dugu.

bideoaren irudia
"36ko gerra Ormaiztegin": galtzaileak, baino ez zanpatuak

2016-05-13

Ormaiztegiko biztanleek 36ko gerra eta ondorengo errepresioa nola bizi izan zuten jakin dugu Elixabete Garmendia kazetariaren eskutik. Bera da "36ko gerra Ormaiztegin" dokumentalaren zuzendaria.

bideoaren irudia
"36ko gerra Ormaiztegin" dokumetala, Dokutekan!

2016-05-13

Elixabete Garmendiak emango dizkigu "36ko gerra Ormaiztegin" dokumentalaren xehetasunak, filma ikusi ondoren. Ostiralean, maiatzak 13, 22:30ean.

bideoaren irudia
Kolitza mendiak aterpea eskainiko die mendizaleei

2016-04-28

Kolitza mendia ikurra da Balmasedako herritarrentzat eta hemendik aurrera ikurra ere izango da izen bereko aterpetxea. Eraikin moderno eta sostengarria da. Inaugurazioan izan ginen.

bideoaren irudia
Zer da lehen aldia?

2016-04-21

Aizank! programaren sexologia atalean galdera berri bat egingo diogu Ander Lertxundi sexologoari. Zer da lehen aldia? Ostegunean, apirilak 21, 20:00etan eta 22:30ean.