Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Ibilean | Gamiz-Fika, Balmaseda eta Lezo

2016-06-24

Euskal Herriko hiru txoko, hiru herri bisitatu ditugu Ibilean programan. Bizkaiko Gamiz-Fika eta Balmaseda herrien ondarea ezagutu dugu, batetik. Lezo eta inguruetako ibilbideen berri izan dugu, bestetik.

bideoaren irudia
HaziHezi zentroaren eskarmentua prebentzioan

2016-06-09

25 urte baino gehiago daramatza HaziHezi zentroak prebentzioan lanean. Haurdunaldiekin hasi ziren, eta gaur egun haurrek hiru urte bete arte aritzen dira lan horretan. Ama eta haurraren arteko harremanari garrantzia berezia ematen diote. Prebentzioa dute oinarri haurren hezkuntzan. Horrekin batera, gurasoen zalantzak argitu eta aholkuak eskaintzen dituzte.

bideoaren irudia
Jose Ramon Mauduit: “Lasaitasunik ez dago haurra eta gurasoen arteko harremana zaintzeko”

2016-06-09

Gurean Gaur saioan, Jose Ramon Mauduit HaziHezi zentroko kidea elkarrizketatu dugu. Prebentzioan eta psikoterapian adituak dira, eta haurrak jaio aurretik, bitartean eta ondoren, gurasoei bide hori behar bezala egiten laguntzen diete. Xehetasunak berak eskaini dizkigu.

bideoaren irudia
"Oinak lurrean" jardunaldiak Durangon

2016-06-07

Gaur egungo krisi sistemikoaz hausnartzeko eta dauden alternatiba desberdinak ezagutzeko asmoz, Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak "Oinak Lurrean" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, eskualdeek, lurralde garapenerako erronkak aztertu dituzte.

bideoaren irudia
Itsas energia baliatzeko egina

2016-06-05

Olatuen bidez energia ekoizten duen aurreneko planta da Mutrikukoa. OWC izeneko teknologiari esker, itsasoaren indarra energia elektriko sortzen dute. Horretarako, 16 kamera-turbina erabiltzen ditu. Energiaren Euskal Erakundearen ekimenez eraikitako plantak urtean 100 familientzako adina energia sortzen du. Xehetasun gehiago jaso ditugu erreportajean, planta bisitatzearekin batera.

 

bideoaren irudia
Xabier Arruti: "Zubietako erraustegiak ez du osasuna bermatzen, eta kezka horrek batzen gaitu"

2016-05-19

Gurean Gaur saioan Xabier Arruti GuraSOS taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Zubietako erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso mugimendua da GuraSOS. Seme-alaben osasuna babestea dute helburu eta horretarako hainbat ekimen iragarri dituzte. Taldea bera hobeto ezagutu dugu, eta ekimen horiez aritu gara.