Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua lizitaziora atera du Bizkaiko Foru Aldundiak

2020-01-14
Itsasadarraren azpiko tunelaren ibilbidea zehaztu du Bizkaiko Foru Aldundiak eta proiektua lizitaziora atera da dagoeneko. Leioa eta Getxo artean dagoen Artazako biribilgunea eta Ballontikoa lotuko ditu, Portugaleten eta orotara, 3.037 metroko luzera izango du. Horrekin batera, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales azpiegituretarako diputatuak errepide berri horrek izango dituen lotuneak ere aurkeztu dituzte.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen aurka jo du berriz ere

2019-12-17
2013an Zubietako erraustegiaren eraikuntza gelditu zuten Eh Bilduko ordezkariek. EAJk eta PSEk foru aldundiaren ardura berreskuratutakoan, epaitegietara eraman zuten gaia. Espainiako Kontu Auzitegiak joan den ekainean berretsi zuen koalizioko ordezkariek zuzen jokatu zutela errauste planta geldituta eta kargugabetu egin zituen. Kontsortzioaren ondorengo helegitea ere bertan behera utzi zuen. Aste honetan, erantzukizun ekonomikoak egozteko beste bide bat hartu du Gipuzkoako Hondakien Kontsortzioak: ondare-erantzukizuneko espedientea irekitzea, hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Euri eta haize denboraleak astindu du Euskal Herria

2019-12-13
Eguraldiak errepide mozketak, uholdeak eta argi mozketak ekarri ditu Euskal Herriko zenbait tokitan. Autoritateek arriskuez ohartarazi dute.
bideoa prestatzen
Saray Uranga: "Euskal artzain txakur oso gutxi daude, arazoa larria da"

2019-12-12
Euskal Artzain Txakurra galtzeko arriskuan dago. Nazio Batuen FAO erakundeak arraza bat galtzeko zorian dagoela dio kumak izateko gai diren 1.000 eme baino gutxiago daudenean. Bi aldaerak kontuan hartuta, Gorbeiakoa eta Iletsua, 2011tik 2018ra, 421 ale besterik ez ziren erregistratu. Hori, arrak eta emeak osotara zenbatuta.
bideoa prestatzen
Indarkeriaren biktima guztiak omendu dituzte Bilbo eta Donostiako Udalek

2019-12-10
Bilboko eta Donostiako Udalek, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Topaguneak antolatuta, urteroko lore-eskaintza egin diete biktimei Kasilda Iturrizar eta Alderdi Eder parkeetan, Giza-Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta.
bideoa prestatzen
Sartu eta atera dira lehen autobusak Bilbo geltoki Intermodal berritik

2019-11-29
Lehen autobusa Bilboko Aireporturantz zihoan goizeko 6.00etan. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea lehen autobusen irteeraren eta etorreraren lekuko izan da. Egunero 19.000 lagun igaroko dira geltokitik; hau da, urtero zazpi milioi bidaiarik erabiliko dute; Loiuko aireportuak dituen erabiltzaileak baino bi milioi gehiago direla esan du alkateak. Autobus geltoki berriak kafetegi bi eta dendak izango ditu, beste zerbitzu batzuen artean. Termibusek ere bazituen taberna eta gozoki denda, eta lanak hasi zirenean behin-behineko geltokian jarraitu zuten beharrean. Oraingoan, baina, ez diete enplegua subrogatu, eta ez dute autobus geltoki berrian beharrean jarraituko. Hogei urteren ondoren, hamasei lagun beharrik gabe geratu dira aste honetan.