Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Txantxariak saioa, larunbat eta igandetan (16:00)!

2016-02-19

Txantxariak haurrentzako telebista saioa ikusteko aukera duzue Hamaika Telebistan. Larunbat eta igandetan, piztu telebistan 16:00etan. Urtxintxa eskolaren eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko elkarlanaren emaitza da.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Estitxu Eizagirrerekin Oialume Zar sagardotegian

2016-02-18

Bosgarren atalean, Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria izan dugu protagonista. Berarekin Euskal Komunikabideen egoeraz eta nola ez sagardoaz aritu gara hizketan. Horrez gain, Bizkaiko Axpe sagardotegian izan gara eta Ataungo Urbitarte sagardotegian, berriz, Eusko Label sagardoaz aritu gara hizketan.

bideoaren irudia
Hurbilean | Txomin Arana, moto gidaria

2016-02-12

Oinez baina lehenago ikasi zuen moto gainean ibiltzen gure gonbidatuak. Ereñoko Txomin Arana moto gidaria gurean izan da Dakar Rally lasterketatik itzuli eta gutxira. Hirugarren aldiz parte hartu du aurten, eta hamaikagarren postuan zela, istripua izan eta lasterketa utzi behar izan zuen. Beti esaten omen zuen Dakar Rallyan parte hartzen zuten gidariak zoro samarrak zirela. Orain, esperientzia berri horren ostean, iritzi bera mantentzen ote duen galdetu diogu eta bere egunerokoa ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Sagarrondotik | Anjel Mari Peñagarikanorekin Goiko Lastolan

2016-02-11

Laugarren atalean, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria izan dugu protagonista. Berarekin bertsolaritzaz eta nola ez sagardoaz aritu gara hizketan. Horrez gain, Bizkaiko Txotx denboraldiaren irekiera berreskuratu dugu eta Hernaniko Goiko Lastola sagardotegiaren ibilbidea eta eskaintza ezagutu dugu.

 

bideoaren irudia
Ertzak | Kalamua: osasunaren gaineko kezka ala interes ekonomiko eta politikoak?

2016-02-09

Pannagh kalamuaren kontsumitzaile elkartearen egoera aztertu dugu. Izan ere, osasun publikoaren kontra egiteagatik hainbat kide zigortu dituzte. 2011.urtean hasi zen auzia, baina gaur arte luzatu da. Epailearen irakurketa politikoa dela salatu dute kideek, eta kalamuaren gaineko pertzepzio soziala aldatzen joan dela nabarmendu. Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentearekin eta Aitor Brion abokatuarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Ainhoa Intxaurrandieta: "Egungo egoera, kudeaketa txarraren eta inprobisazioaren ondorio da"

2016-02-09

Gurean Gaur saioan, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia elkarrizketatu dugu. Erraustegiaz eta egungo hondakinen bideragarritasunaz aritu gara hizketan.