Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Txukun txukun - Gure lan gunea antolatzen

2019-01-07
Lehenengo atal honetan gure lan-gunea antolatzeko sistema bat ezagutuko dugu. Egurrezko panelen bidez gure tresna guztiak txukun - txukun izango ditugu. Gure ukitua emateko kolorea jarriko diogu gure panel zuri eta tristeari.
bideoa prestatzen
ZUK ZEUK EGIN Nola egin "Kororik gabeko erregina " - Origami ipuina

2019-01-07
Aurreko atalean ikusi genuen ipuina egiten ikasi nahi? Atal honetan pausoz pauso ikusi ahal izango duzu nola egiten diren figura hauek. Animo! dirudiena baino errezagoa da!
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-21
Nafarroako Ahal Duguren barneko gatazkari, Etxeratek presoak Zaballako espetxera gerturatzeko egindako eskaerari eta LAB sindikatuak Iruñean egindako manifestazioari erreaparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, San Tomas egunez Bilbobusek eta Bizkaibusek egindako grebaren jarraipen zabala izan dugu hizpide. Azkenik, kultura albisteetan, Donostiako San Tomas egunaren eta Bilboko Zabalguneko 'Izen, izan' baso artistikoaren berri jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-20
Arlo politikoan, Nafarroako Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioan izandako kanporatzeak, Euskal Herriko hamar sindikatuk euskal presoen auzia konpontzeko egindako eskaera eta Kataluniako preso politikoen gose grebaren amaiera aipatu ditugu. Gizarte gaietan, Olarizuko gurutze frankistaren aurkako erasoaz eta 'Iruñea harrera hiria' dinamikaz aritu gara. Azkenik, kultura albisteetan, Iruñeko Olentzerozaleen elkartearen egunotarako egitarauaren berri eman dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-19
Arlo politikoan, 2015eko uztailean Ortzaizen atxilotutakoei ezarritako zigorrak, Sarek Txus Martin presoa askatzeko egindako eskaera, 'De Miguel auziaren' abaiera eta Pedro Sanchezen eta Quim Torraren osteguneko bilkura hartu ditugu hizpide. Gizarte gaietan, urtarrilaren 17 eta 18an Euskaltzaindiak Iruñean egingo duen Jagon jardunaldia aipatu dugu. Azkenik, Izaro Andresen amaiera birari buruzkoak jaso ditugu kultura atalean.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-18
Arlo politikoan, G7ko bilkuraren prestaketagatik Miarritzen sortutako istiluei, Demokrazia Bai plataformak aurkeztutako manifestuari, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako auziari eta Foro Sozial Iraunkorrak Nafarroako Parlamentura egindako bisitari erreparatu diegu. Gizarte gaietan, merkataritzan jai egunak jai egiteko aldarrikapena aipatu dugu. Azkenik, kultura albisteetan, Jazz Hitz aldizkariaren sorrera hartu dugu hizpide.