Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Bilboko Errekalde auzoa indarberritzeko azoka antolatu du Bilboko Udalak

2014-09-30

Bilboko Udalak, Urban Market izeneko ekimena antolatu zuen Bilboko Errekalde auzoan. Garai bateko Bilboko argazki zaharrak, Errekalden historikoki pisua izan duten kirolen argazki eta material tradizionalak... era guztietako produktuak ikusi ahal izan genituen Errekalde plazako karpa ugaritan, betiere helburu argi batekin: auzoa dinamizatzea eta merkataritza bultzatzea.

bideoaren irudia
Hamaika PuntuEus da!

2014-09-03

Hemendik aurrera, www.hamaika.eus helbidean topatuko dituzue gure saio, erreportaje zein elkarrizketak nahieran!

bideoaren irudia
La Granja kafearen xarma konpainia onean ezagutzeko aukera izan dugu

2014-07-23

La Granja Kafeak 1926ko uztailean zabaldu zituen ateak baina gaur egunerarte garai bateko xarma gordetzen jakin du. Goizetik gauera dago zabalik eta bertan gosaldu, bazkaldu, afaldu eta lagunekin poteoa hasteko aukera dago. Bilboko jaieten zabalik izango da noski, eta bertan ondo pasatzeko aukera izango du hurbiltzen denak.

bideoaren irudia
Udakoak | Proposamen diferente bezain deigarriak

2014-07-22

Proposamenik ez zaigu falta izan. Uda garaiaz gozatzeko leku aproposa da Arbizuko kanpina, eta beraien eskaintza ezagutu dugu. Ekainaren 28an inauguratu zuten Donostia 2016ren egoitza berria, eta eguraldiak moldatu zuen ekitaldi polita gogora ekarri dugu. Bilbo erdialdean topa daitezkeen altxorrak ere ikusi ditugu. Guggenheim museotik Alondegiara bitarte, “Artea Kalean” programa bisita daiteke. “Oporrak Bakean” egitasmoari ere tartea eskaini diogu. Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik datozen umeek egonaldia egiten dute Euskal Herrian. Orduñan izan gara saharako haurrekin.

bideoaren irudia
Arrieta, bisitatu beharreko herri nekazaria

2014-07-15

Sollube magalean dagoen herri nekazaria da Arrieta, Mungiatik gertu dagoena. Hainbat GR ibilbidek zeharkatzen dute herria, Urdaibai Bihosferako eremuetatik ere pasatzen direnak. Asko dira bere basoak gurutzatzen dituzten bidaiariak.

bideoaren irudia
Jogurtak nola egiten diren ikasi dugu Kaikun

2014-07-10

Euskaldunok Egina saioan Kaiku enpresan izan gara, eta jogurtak nola egiten diren ikasi dugu. Ikulutik hasi eta fabrikaraino, prozesu guztia ezagutu dugu.