Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Alerta laranja ezarri dute Kantauriko kostaldean haizete eta olatuengatik

2014-01-27

Kantauriko kostaldean alerta laranja ezarri dute datozen orduetarako aurreikusten diren haizete eta olatuengatik. 7-8 metro inguruko olatuak espero dira, haizeak indartsu joko du, eta euria erruz botatzen jarraituko du aurreikuspenen arabera. Donostian, esate baterako, Añarbeko urtegia hustutzen ari dira, datozen orduotarako espero diren euriteei aurre egiteko asmoz.

bideoaren irudia
Osakidetzak hurrengo 7 urteetarako ibilbide orria aurkeztu du

2014-01-17

Eusko Jaurlaritzak 2013-2020 Osasun Plana aurkeztu du, Osakidetzak hurrengo zazpi urteetan jarraituko duen 'ibilbide orria'. Jon Darpon Osasun sailburuak aurreratu duenez, planaren helburu nagusiak edadetuen arreta eta minbiziaren prebentzioa izango dira. Bestalde, Darponek nabarmendu du Eusko Jaurlaritza ordainketa partekatuaren kontra dagoela. Bere esanetan, Osakidetzak «aldaketak behar ditu», baina farmaziako produktuak modu partekatuan ordaintzeak «ez du ez lagunduko, ez sistema konponduko».

bideoaren irudia
Urteari So | Urria, azaroa eta abendua

2013-12-23

2013ko urria, azaroa eta abenduko gertakari esanguratsuenak topatuko dituzu hemen. Hala nola, EAJ-PSE akordioa, Makroepaiketak, Parot doktrina bertan behera, ETAren su etenetik bi urte, Fagor afera, Igeldoko kontsulta eta Bertsolari Txapelketa Nagusia.

bideoaren irudia
Urteari So | Uztaila, abuztua eta iraila

2013-12-23

2013ko uztaila, abuztua eta iraileko gertakari esanguratsuenak topatuko dituzu hemen. Hala nola, Etxe Kaleratzeak, San Ferminetako ikurrina erraldoia, CAN auziaren artxibaketa, Reala Championsera, Kataluniako Diada eta Herriraren kontrako operazioa.

bideoaren irudia
Urteari So | Apirila, maiatza eta ekaina

2013-12-23

2013ko apirila, maiatza eta ekaineko gertakari esanguratsuenak topatuko dituzu hemen. Hala nola, Donostiako Askegunea, Atez Ateko sistema martxan Gipuzkoan, Langabezia datu kezkagarriak, M30 Greba Orokorra, Lan Erreforma eta San Mames zaharraren eraisketa.

bideoaren irudia
Urteari So | Urtarrila, otsaila eta martxoa

2013-12-23

2013ko urtarrila, otsaila eta martxoko gertakari esanguratsuenak topatuko dituzu hemen. Hala nola, Bilboko presoen aldeko manifestazioa, Egunkaria itxi zutela 10 urte, Sorturen eratzea, Gipuzkoako hondakinen afera eta Korrika 18.