Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albisteen bilduma

2018-11-26
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Meritxell Batet Espainiako Lurralde Politika ministroarekin egindako transferentzien batzorde mistoko bilkurari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, pentsiodunen, zahar egoitzetako langileen eta GuraSOSen aldarrikapenak jaso ditugu. Baita Skolae programaren inguruko azken berriak eta Nafarroako Etxebizitza Planari buruzko datuak ere.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-23
Azaroaren 25era begira Bilboko eta Iruñeko Udalak egindako adierazpenei erreparatu diegu gizarte gaietan. Gai politikoetan, Nafarroako Gobernuko 2019ko aurrekontu proposamenaren ingurukoak bildu ditugu. Kultura eremuan, Hezur Beltzak musika taldearen aurkezpenaren eta San Telmo museoan ikusgai dagoen 'Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak' erakusketaren berri jaso dugu. Azkenik, kiroletan, Libertadores kopako finalera begira jarri gara.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-11-22
Emakume pentsiodunen Oneka plataformak azaroaren 25era begira plazaratutako irakurketari, Iruñeko Udalak Euskaraldiarekin bat egin izanari eta merkatal guneek igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako Bilboko protesta bati erreparatu diegu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Aitzina eta Ernai gazte erakundeen apirilaren 19tik 22ra Lemoan egingo duten Gazte Topagunea hartu dugu hizpide. Azkenik, kultura eremuan, 'Gorputz grafiak: memoria feministaren marruak' erakusketari eta Edorta Jimenezen 'Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua' eleberriari eskaini diegu arreta.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, memoria, komunikazio eta kultura albisteen bilduma

2018-11-21
Mugimendu feministak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako egin duen deialdiari eta Osakidetzako zuzendari nagusi ohi Maria Jesus Mugica Fiskaltzak deklaratzera deitu izanari erreparatu diegu gizarte gaietan. Memori arloan, Gemma Pierolak idatzitako 'Emakumeak eta ideologia diktadura frankistan' liburuaren berri jaso dugu. Komunikazio gaietan, berriz, Mastodon.eus-en sorrerari eskaini diogu arreta. Azkenik, Donostiako Tabakalerako sortzaileen gunearen ingurukoak bildu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, memoria eta kultura albisteen bilduma

2018-11-20
EAEko 2019rako aurrekontuen negoziaziorako Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk hartutako konpromisoari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, azaroaren 25erako Iruñean egindako deialdia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Adinberri kongresua hartu ditugu hizpide. Memoriaren eremuan, Santi Brouardi eta Josu Muguruzari Bilbon egindako omenaldiaren berri jaso dugu. Azkenik, kultura arloan, 53. Durangoko Azoka eta Pako Aristiren 'Rosa itzuli da' eleberria nabarmendu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-19
2019ko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen negoziazioari, urtarrilaren 12rako euskal presoen eskubideen alde Baionan eta Bilbon antolatutako mobilizazioei eta Altsasuko auziko bidegabekeria salatzeko Iruñean egindako jardunaldiei erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, pentsiodunen aldarrikapenak eta Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sarearen kanpaina izan ditugu hizpide. Azkenik, kultura eremuan, Arriaga antzokiaren 'Garai zekenak' obraren berri jaso dugu.