Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, memoria eta kultura albisteen bilduma

2018-11-16
EAEko 2019rako aurrekontuez Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin egindako bilkurei eta 'Cabacas auziaz' Iñigo Cabacas zenaren senide eta lagunek egindako balorazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Kontseiluak 2018. urteaz egindako balorazioa eta Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak zoru kalusulen epaiketak eteteko eskatu izana jaso ditugu. Memoria kontuetan, Guardia Zibilak duela 40 urte Arrasaten hildako Jose Mari Iturrioz 'Zapa'-ri, Roberto Aranbururi eta Emili Larreari egindako omenaldiari erreparatu diogu. Kultura arloan, azkenik, Iruñean abian den Expo Tatoo topaketaren ingurukoak bildu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: albiste nagusien bilduma

2018-11-15
Osalanek EAEko lan istripu eta gaixotasunez emandako datuei, Kaleratzeak Stopen salaketari eta Nafarroako tokiko erakundeek indarkeria matxistaren aurka hartutako konpromisoari erreparatu diegu gizarte gaietan. Geure mugetatik at, 'Brexit'-aren akordioak eragindako gora-beherak jaso ditugu. Horrez gain, azaroaren 21era arte Bilbon, Donostian eta Iruñean abian den Zinetika jaialdiari ere erreparatu diogu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-14
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentearen arteko bilkurari, Alfredo de Miguelen aurkako zigor eskaerari eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak euskal presoen zigor urteak batzeaz esandakoari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, etxegabe baten heriotzagatik Barakaldon egindako elkarretaratzea eta 'Penitencia' dokumentalaren aurkezpena hartu ditugu hizpide. Azkenik, McOnak taldearen 'Gure naufragoak' diskoari eskaini diogu arreta, kultura eremuan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-13
ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontuez egindako balorazioari erreparatu diogu arlo politikoan. Gizarte gaietan, Osakidetzako lan eskaintza publikoaren inguruko gora-beherei. Kultura arloan, Toti Martinez de Lezearen azken eleberriaren eta Stan Leeren heriotzaren inguruan aritu gara. Kiroletan, berriz, Euskal Herriko Surf Federazioak Nazioarteko Surf Elkarteko kide izateko egin duen eskari formala jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, ekonomia, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-11-12
Naval ontziolako langile batzordeak Espainiako Industria idazkariarekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin egindako bilera, Nafarroako justizia arloko langileen protesta eta Ipar Euskal Herriko ikastetxeetako greba bildu ditugu gizarte gaien atalean. Arlo politikoan, igande honetan Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren galdeketetarako dei bateratuari erreparatu diogu. LABek Eusko Jaurlaritzaren 2019rako aurrekontuez egindako balorazioari erreparatu diogu ekonomia eremuan. Azkenik, Anton Abbadia sariaz eta Behobia-Donostia lasterketaz aritu gara kultura eta kirol gaietan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-08
Gizarte gaietan, hipotekek kaltetutakoek Espainiako Auzitegi Gorenaz egindako salaketa, Nafarroako pobrezia datuak eta sexu eraso salaketak aipatu ditugu. Kultura albisteen artean, berriz, Ruper Ordorikaren 'Bakarka' disko berriaz eta Zinebi jaialdiaren 60. edizioaz aritu gara.