Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Bero boladetan krema ematea garrantzia handikoa da

2019-07-04
Bero boladetan, bereziki, Eguzkitako krema ematea garrantzitsua da oso. Ekainaren hasieran, Isdin eta Bavaria marketako eguzkitako bi krema merkatutik kentzeko eskatu zuen kontsumitzaile elkarte batek. Ikerketa baten ostean, ziotena baino babes txikiagoa ematen zutelako.
bideoa prestatzen
Ekaineko bero boladak errekorrak hautsi ditu

2019-07-02
Ekainaren azken egunetako bero boladak mende honetako errekor ugari hautsi ditu Euskal Herrian. Tenperatura maximoak 2000 urtetik erregistratu diren altuenak izan dira EAEko 12 herritan, Euskalmet-en arabera. Esaterako, Bizkaian, Arangurenen eta Derion 41,1 eta 41 gradu erregistratu ditu Euskalmet-ek hurrenez hurren, aurretik ezarritako 40,7 eta 40,6 maximoen gainetik. Araban, Moredan 42,6ra heldu da termometroa, duela bi urteko maximoa baino 4 gradu gehiago. Zanbranan, 41,3; Paganosen, 40,9; eta Espejon, 40,5 gradurekin; errekorrak hautsi dira ere.
bideoa prestatzen
Joseba Gabilondo: "Sistema cis sexista honek denok sartzen gaitu kaiola batean"

2019-06-28
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur. 50 urte betetzen dira Stonewallen erreboltak izan zirenetik. Esaten da, hura izan zela gaur egungo LGTBIQ+ mugimenduaren hastapena. Besteak beste, ospakizunez, aldarrikapenez edo kolektiboak Euskal Herrian egunerokotasunean bizi dituen erasoez hitz egin dugu Joseba Gabilondo Hiruki Larroxako kidearekin.
bideoa prestatzen
Bero boladak alerta laranja piztu du Hego Euskal Herrian

2019-06-26
Termometroa 42 gradura hel daiteke Nafarroako erdialde eta hegoaldean. EAEn muga hori joko ez duen arren, 35 gradutik gora kokatuko dira maximoak, kostaldean zein barnealdean. Gaur eta bihar izango dira egunik beroenak baina asteburuan ere alerta piztuta mantenduko da, tenperaturek behera egingo duten arren ostiraletik aurrera.
bideoa prestatzen
Euskotreneko batzorde iraunkorrak lanuztea egin du epaiketak iraun bitartean

2019-06-25
Euskotreneko batzorde iraunkorrak lanuztea egin du goizeko 10:30ean hasita, 15:30etara. Gutxienez, egiturazko 80 lanpostu bermatzera konprometitu zen Euskotreneko Zuzendaritza. Akordioa bete ordez, Euskotrenek kanpo-enpresa batekin bi urteko lizitazioa aurkeztu du. Horren aurrean, Euskotreneko batzorde iraunkorrak auzitara eraman du gertaera.
bideoa prestatzen
Frankismo garaian errepresioa jasan zuten esklabuak omenduko ditu beste behin "Memoriaren bideak"

2019-06-05
Memoriaren bideak elkarteak garatu du, Burgiko udalaren laguntzaz. Nafarroako pirinioetan frankismo garaian jasandako errepresioa ardatz, hainbat ekimen antolatu dituzte, tartean, ekainaren 7an Burgin bertan egingo den Vicente Lacaisa iheslari burgiarraren inguruko hitzaldia, edota ekainaren 15ean Bidakozeko portuan frankismoko esklabu nafarrei egingo den omenaldia, hitzartze eta musikari desberdinekin. Egun zinez tristea izango da, aurten, lehen aldiz, lekuko zuzenekorik egongo ez den lehen urtea baita, aipatutako Vicente Lacaisa eta luis ortiz pasa den urtean hil baitzirten. 2004. urtetik darabil Memoriaren bideak elkarteak euskal pirinioetan jasandako esklabutza ikertu, salatu eta zabaltzen. Omenladi, hitzaldi eta ekintza zehatzak egin dituzte. Pasa den urtean, adibidez, Frankismoan esklabu izan zirenen barrakoi baten erreprodukzioa eraiki zuten. Ekainaren 15ean barrakoiko bisita gidatua egingo da goizean, eta udan zehar bisitatzeko aukera ere izango da. Urtero bezala, ekainaren 15eko ekitaldia Juan Kruz Lakasta kazetariak gidatuko du, eta, aurtengo kartela, Angel Aja margolari sestaoarraren muntaia da, non lanera behartutako soldaduen 38. Batalloiaren argazki bat oinarri izan duen. Memoriak bidean eklarteak, iragana ahaztu ezin eta ahaztu nahi ezinik, egia eta erreparazioaren bidean jarraituko dutela adierazi dute.