Skip to main content

Azken bideoak: Udala

bideoa prestatzen
Iñigo Hernando: "Milioi bat euro bideratuko ditugu merkatari, ostalari eta langileak laguntzeko"

2020-05-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
bideoa prestatzen
Labriteko zubia berreraikitzea "bideragarria" dela adierazi du Iruñeko Udalak

2020-05-20
Iruñeko Udalak azaldu du "bideragarria" dela hura konpontzea, azkeneko hilabeteetan burututako txosten tekniko baten arabera. Hain zuzen, txostenean jaso dute "hainbat moldaketa" behar dituela zubiak, baina igarobidean "aldaketa estetikorik" egin gabe "bideragarria" dela hura konpontzea.
bideoa prestatzen
D ereduan izena emateko oztopoak salatu dituzte Mendigorria eta Villatuertako bizilagunek

2020-04-27
Gaur ireki da Nafarroan aurrematrikulazio epea. Ondorioz, gaurtik ostiralera bitartean 3 urteko haurrak dituzten 6.000 familiak euren seme alaben ikastetxea eta hizkuntza-eredua aukeratu beharko dituzte.
bideoa prestatzen
Navarra Sumaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute Lizarran

2020-03-09
EH Bildurekin eta Geroa Bairekin bat egin dute jada PSNko zinegotzi ohiak diren Jorge Crespok eta Magdalena Hernandezek. Ibai Crespo PSNren ildo ofizialarekin lerratu da eta aurka bozkatuko du. Mozioa bozkatuko duen osoko bilkura martxoaren 24rako deitu dute.
bideoa prestatzen
Donostiako EH Bilduk District Heating-eko fakturak bizilagunei saldutakoak baino %50 garestiagoak direla salatu du

2020-03-09
2017an, EAJ-PSEren Udal Gobernuak Dristrict Heatring berokuntza eta ur beroaren sistema komunitarioaren kudeaketa modu publiko-pribatuan egitea erabaki zuen. EH Bilduk adierazitakoaren arabera, ordea, kudeaketa moduak garestitu egin du zerbitzua