Skip to main content

Azken bideoak: Gobernua

bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera

2020-05-27
Andoni Ortuzarrek eta Carmen Calvo Espainiako presidenteordeak gaur goizean itxi dute hitzarmena. Jeltzaleek garrantzia politiko handia eman diote gaur hitzartutakoari. EH Bilduk gobernuarekin lan-erreforma bertan behera uzteko akordia lortu ondoren, jeltzaleen eta sozialisten arteko harremanak kolokan gelditu dira.
bideoa prestatzen
Espainiar estatuko bizitzeko gutxieneko errenta soldata edota DSBErekin bateragarria izango da

2020-05-26
Espainiako gobernuak bizitzeko gutxieneko errenta onartuko du ostegun honetan. Ekainaren batetik aurrera eskuragarri izango da.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Transferentzien Batzorde Mistoa egingo dute ekainean

2020-05-26
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan gogoratu duenez, atzo, beste aldebiko bilera bat izan zuen Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroarekin. Esan duenez, ekainean Transferentzien Batzorde Mistoari berriz ekitea erabaki dute bileran eta Euskal Autonomia Erkidegoa 3. fasera igaro bezain laster egingo dute.
bideoa prestatzen
Gotzon Hermosilla (Kazetaria): "Zilegi da herritarrak mesfidatiak izatea, datuak azaldu beharrean ezkutatu egiten badituzte"

2020-05-26
Eusko Jaurlaritzak, izurriari buruzko datuak emateko irizpideak kanbiatu izanak, hautsak harrotu ditu. Maiatzaren 8an, adibidez, eman zuen azkenekoz oinarrizko birsorkuntza tasa (Rt) herrialdeen arabera banatuta. Gotzon Hermosilla kazetariarekin landu dugu gaia.
bideoa prestatzen
Jatorri atzerritarreko herritarrek jasotzen dutena baino gehiago ematen diote ekonomiari

2020-05-21
Etorkinek ekonomiari egiten dioten ekarpena jasotzen dutena baino handiagoa da. Horixe nabarmentzen du, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Culturmetria-rekin egindako azterlanak. Jatorri atzerritarreko herritarrek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiari gastuaren, kontsumoaren, bitartez zer ekarpen egiten dioten aztertu dute eta, ondorioztatu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetatik laguntzen bidez dirutan jasotzen dutena ia halako bi ematen dute.
bideoa prestatzen
Iñigo Hernando: "Galdakaon, milioi bat euro bideratu ditugu komertzio eta ostalariak laguntzeko eta beste 500000 familientzat"

2020-05-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.