Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Parlamentua

bideoa prestatzen
Herenegun unitate didaktikoaren edukiak moldatu egin ditu Jaurlaritzak

2019-11-14
Euskal Herriko iragan hurbilaz hausnarketa egiteko hezkuntza proiektua da. Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubideen idazkari nagusiak adierazi duenez, "elkarren arteko begiradak hurbiltzeko egin dituzte aldaketak". Izan ere, edukiek hautsak harrotu zituzten iragan urtarrilean aurkeztu eta batera. Egitasmoaren helburua da bideoen bitartez, eskoletan, indarkeriaren gaia eta Euskal Herriko azken hamarkadetako historia ikuspegi kritikotik lantzea.
bideoa prestatzen
Nafarroako Parlamentuak foru erkidegoko hezkuntza sistema laikoa sustatzearen alde egin du

2019-10-31
Nafarroako Parlamentuak foru erkidegoko hezkuntza sistema laikoa sustatzearen alde egin du. Gaur onartutakoaren arabera Foru Legebiltzarra adostasun bat lortzen saiatuko da Kongresuan 7/1980 eta 2/2006 lege organikoen aldaketa defendatzeko eta erlijio konfesionala eskola curriculumetik ezabatua izan dadin.
bideoa prestatzen
Nafarroako parlamentuko lehendakariak Biak Bat elkarteari harrera egin dio

2019-10-23
Nafarroako parlamentuko lehendakariak Biak Bat elkarteari harrera egin dio. Asistentzia txakurrekin eta animaliekin lan egiten duen elkarteko kideek lagundutako esku-hartzearen arloan dauden beharrak helarazi dizkio Unai Hualde presidenteari.
bideoa prestatzen
Ikastolen etorkizuna, Nafarroa Oinez, Brexita eta Errotxapeako gaztetxea aztergai

2019-10-22
Josu Reparazekin (NIEko presidentea) Nafarroako ikastolen osasunaz mintzatu gara eta Nafarroa Oinezen etorkizuna aztertu du. Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuko ordezkariak Bruselan, Brexitaren inguruko hainbat klabe eman dizkigu. Azkenik Ahotsa.info-ko kideen eskutik Errotxapeako Gaztetxearen erreportajea luzatzen dizuegu.
bideoa prestatzen
'Brexit'ari buruzko akordioa adostu dute Erresuma Batuak eta Europako Batasunak

2019-10-17
Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak gaur goizean iragarri du Bruselan Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko akordioa. Haustura adostua gauzatzeko parlamentuen onespena lortu beharko dute, eta Westminsterren Ipar Irlandako alderdiak izango du erabakitzeko ardura nagusia.
bideoa prestatzen
Ollo kontseilaria 'Euskararen Legea' aldatzearen alde agertu da

2019-10-16
Ana Ollo kontseilaria euskararen legea delakoa aldatzearen alde agertu da gaurko Nafarroako parlamentuko lansaioan. Helegiteek oinarrizkoak diren 5 artikulu bertan behera utzi dituzten arren, 103/2017 euskara dekretua zutik dirauela defendatu du herri harremanetarako kontseilariak.