Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Hauteskundeak

bideoa prestatzen
Parte-hartze baxua izan da Tunisiako bozketan

2019-09-16
Beji Caid Essebi presidentea hil eta hiru hilabetera egin da hauteskundeen lehen saioa. Lehen emaitzen arabera, Kais Saied kontserbadorea eta Nabil Karouri enpresaria izan dira presidentegai bozkatuenak. 2014an sinatu zuten konstituzioan ageri den bezala 90 egun dauzka komisioak hautagaiak onartzeko, 1,5milioi hautesle erregistratzeko, kontu-hartzaileak trebatzeko eta 13.000 hautestontzi herrialdean zehar banatzeko. Gainera, lehen aldiz eztabaida saioak telebista bidez eman dira. Monia Dhouib elkarrizketaren antolatzaileak adierazi duenez, herritarrek eskubidea daukate informatuta egoteko eta alde guztien berri jakiteko. 3 milioi ikusle izan zituzten eztabaida-saioek.
bideoa prestatzen
Boris Johnsonek ez du Brexit-aren atzerapena eskatzeko asmorik

2019-09-10
Joan den astean onartu zuen Komunen Ganberak Hillary Benn laboristak brexit gogorra eragozteko proposatutako legea. Honen aurrean, lehen ministroak hauteskundeak aurreratzearekin mehatxu egin zuen, baina ez zuen lortu ganberaren bi herenaren babesik. Akordiorik gabeko irteera blokeatu diotela jakinik, hauteskundeetara jotzeko eta horietatik indartuta ateratzeko asmoarekin jarraitzen du Johnsonek; beharrezkoa bada, itunik gabeko irteera gauzatzeko.
bideoa prestatzen
Nea Demokratia alderdi kontserbadorea izan da lehen indarra Grezian

2019-07-08
Sorpresarik ez da izan Grezian igande honetan izandako hauteskundeetan. Nea Demokratia alderdi kontserbadorea izan da lehen indarra, bozen ia %40a eskuratuta. Bigarren indarra azken lau urteak boterean eman dituen Siryza alderdia izan da, bozen %31,6 bereganatuta. Abstentzioa %44koa izan da.
bideoa prestatzen
Uztailaren 22ko astean egingo da Pedro Sanchezen inbestidura saioa

2019-07-02
Hala hitzartu dute astearte goizean jarduneko presidenteak berak eta Meritxel Batet, Kongresuko mahaiko presidenteak. Horrek hauteskunde berri batzuekin amaitu daitekeen atzera kontaketa jarriko du martxan
bideoa prestatzen
Enekoitz Esnaola: "Botere banaketa argia dugu, EAEn EAJ eta PSE-ren artean, Nafarroan eregimena nagusi"

2019-06-18
Udalbatza berrien osaketaren ostean, Berriako kazetari Enekoitz Esnaolarentzat, botere banaketa "modu argian" gauzatu da. Bere esanetan, "EAE-n EAJ eta PSE-ren arteko itunarekin" eta, bestalde, Nafarroan "erregimenaren bidez".
bideoa prestatzen
Jurdan Arretxe: "EAEn eta Nafarroan ikusi genuenaren artean zatiketa handia dago"

2019-06-18
Iragan den larunbatean osatutako udalbatza berrien ostean, Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetari Jurdan Arretxerentzat, alde handia dago EAEn gertatutakoa eta Nafarroan emandakoaren artean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EAJ eta PSE zein EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-en arteko akordioak egon zirela nabarmendu du. Eta, Nafarroan, aldiz, PSNk hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren esku utzi zituen.