Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Isilik hartu du Ugaok Albert Rivera

2019-05-23
Albert Rivera Ciudadanoséko burua Euskal Herrira etorri da beste behin, Errenterian eta Altsasun egindako agerraldi polemikoen ostean, Ugaon egin du ekitaldia gaur goizean, Josu Urrutikoetxea ETAkide atxilotu berriaren herrian. Herritarrek erabateko isiltasunaz hartu dute politikaria, herriko plazan 200 bat pertsona bildu dira “Ez zarete ongi etorriak” zioen pankartaren atzean eta alderdi laranjaren kide eta jarraitzaileak aurretik pasatzean bizkarra emanda hartu dituzte.
bideoa prestatzen
EH Bilduko ordezkariek "matxinatzen jarraitzeko" aldarria egin dute

2019-05-22
XVII. mendean bilbotarrak Espainiako erregea zen Felipe IV.aren kontra "Gatzaren Matxinadan" altxatu ziren bezala, oraingo hauteskundeetan ere altxatzera dei egin dute EH Bilduko Iker Casanova eta Bilborako hautagai den Jone Goirizelaiak. Matxinda huran, zergen igoera izan zeniraultzaren pizkundea; gaurkoan EAJren hiri eredua eta politikak iraultza egitera dei egin beharko zuten. Ebentoen Bilbo, prekarietatea, Kataluniarekiko neutraltasuna egotzi diote EAJri. EH Bildutik adierazi dutenez, badakite alderdi jeltzalea garaile aterako dela hauteskundeetan, baina geroz eta indar gutxiagorekin eta aldaketa hurbil dagoela somatuz.
bideoa prestatzen
Elkarrekin Podemosek bizilagunen eta langileen Donostia defendatuko duela adierazi du

2019-05-21
Aitzole Araneta Donostiako Elkarrekin Podemoseko alkategaiak Antiguo auzoan egindako hauteskunde kanpainako ekitaldian nabarmendu dute hiria aurrera ateratzeko proposamena egin dutela. Herritarrak zaintzen dituen Donostia eraikiko dutela nabarmendu du Aranetak eta agindu du udal gobernuaren aurrekontuak igoko dituztela etxebizitzaren, berdintasunaren eta gizarte zerbitzuen alorretan inbertitzeko. Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia den Lander Martinezek azaldu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak alderdi sozialista hipotekatu duela Eusko Alderdi jeltzalearekin aliatuz. Horrek, dezepzionatu egin duela azpimarratu du Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak. Elkarrekin Podemosek bizilagunen eta langileen Donostia defendatuko duela adierazi du.
bideoa prestatzen
EH Bilduk Bizkaiko langabezia tasa altua eta laguntza sozialen gabezia salatu ditu

2019-05-16
Bea Ilardiak eta Jone Goirizelaiak agerraldi bateratua egin dute Indautxu plazan, Copenhague-ko udaletxeko zinegotzi ohi Ulrik Rohr-ekin batera. Bertan, Ilardiak gogor kritikatu du Rementeriaren diskurtsoa eta Bizkaiko langabezi tasa Arabakoa eta Gipuzkoakoa baino altuagoa dela nabarmendu du. Goirizelaiak, bestalde, Bilbok eskaintzen dituen babes sozialerako laguntzen eskasia salatu du.
bideoa prestatzen
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea Donostian izan da PSE-EEren kanpaina ekitaldian

2019-05-15
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Espainiako jarduneko presidentea Donostian izan da euskal sozialisten kanpaina ekitaldian. Bertan Espainiar Estatuko hauteskundeetan eskuratutako garaipena azpimarratu du. Idoia Mendiak PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du sozialisten proposamenak aurrea ateratzeko Donostiako udalaren eta Donostiako Foru Aldundiaren konpromisoa beharrezkoa izango dela. Espainiako jarduneko presidenteak azpimarratu du elkar bizitzaren legegintzaldia izango dela hurrengoa.
bideoa prestatzen
Ganemos Goazen Bilbaok herritarren interesak defendatuko dituen hiri eredua defendatu du

2019-05-15
Udal taldera aurkeztuko direnak agerraldia egin dute Deustuko San Pedro plazan. Izan ere, hiriko errepideen arteria printzipaletako bat dena arintzea proposatzen dute. Nabarmendu dute auzoetatik auzoetarako politika egiten dutela. Salatu nahi izan dute gaur “ganemos fantasma” deitu duten taldeen kandidatura. Francisco Samir Lahdou zerrendaburuak azaldu ideologia programarik gabekoak eta herriko errealitatea ezagutzen ez dutenak direla. Ustezko partiduak ez dauka orrialderik, telefonorik, ezta bestelako daturik ere. Azpimarratu du Estatuko Fiskaltzak ikertu eta esku hartu beharko lukeela iruzur politiko eta elektoral honetan, bere hitzetan, azken muturrera heldu arte.