Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
Ainhoa Aznarezek feminismoa lan-ildo politikotzat hartzeko hitza eman du

2019-05-14
Podemosek Nafarroako parlamentuan berdintasun arloan planteatuko dituen lan ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez urritik aurrera Emakumeen Etxea izango denaren aurrean mintzatu dira.
bideoa prestatzen
Bilboko EH Bildu, pozik legegintzaldian egindako lanarekin

2019-05-03
Bilboko EH Bilduk maiatzaren 26an bukatzekoa den legegintzaldiko balorazioa egin du Udaletxeko prentsa-aretoan eskainitako agerraldian. Aitziber Ibaibarriaga koalizio soberanistako zinegotziak irakurketa positiboa egin du. Aurkeztutako proposamen ugariak jarri ditu balioan, 200etik gora, eta horietako batzuk aurrera atera izana ospatu du. Bilbobusen erdibideko geldialdiena, mugikortasun plana eta euskararen aholku batzordea Bilduk proposatutako ekintzak direla gogorarazi du Ibaibarriagak.
bideoa prestatzen
Enrique Mayak kritikatu egin du Armada Etorbideari Katalina Foixekoa izena jarri izana

2019-04-30
Enrique Mayak Navarra Sumako Iruñeko udalerako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du, Katalina Foixekoa etorbidea Armada etorbidea izendatuko duela alkatetza berreskuratzekotan.
bideoa prestatzen
Kongresuko euskal talde bakarra eurena izango dela adierazi du EAJk

2019-04-26
EAJak hauteskunde kanpainaren azken egunean prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoako Buru-batzarrean. Joseba Agirretxeak eta Joseba Egibarrek azaldu dute euskal talde sendo bat behar dela Madrilen eta beraien helburua herri proiektua defendatzea dela. Estatutuari erreparatuz Egibarrek azpimarratu du EAJren helburua dela gaur egungo egoerari aurre egin eta herri eta gizarte gisa aurrera egitea. Horretarako ezinbestekotzat jo dute Madrilgo kongresuan ordezkaritza sendoa izatea.
bideoa prestatzen
Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista

2019-04-25
Nicola Sturgeonek bi urteko epea jarri du erreferendumerako. Epe hori da hain zuzen Holyroodeko Parlamentuan legealdia bukatzeko falta zaiona. Agerraldian adierazi duenez Brexitak agerian utzi du Erresuma Batuko parlamentuaren krisi demokratiko sakona. Haren ustez ez du Eskoziaren interesen alde egiten eta ondorioz, esan du, independentzia auzia inoiz baino indartsuago dagoela. Gaineratu du presa ez dela lagun auzian, informazio faltaz beteriko bozkak egongo liratezkeelako. Horregatik azaldu du, nahiago duela Brexitak zer bide egiten duen ikustea eta hautestontzietara deia pausatua izatea. Horretarako Eskoziako gobernuak erreferenduma eskatu ahal izateko legislazio berria jarriko du martxan urtea bukatu aurretik. Erresuma Batuak horretarako boterea emateari itxaron gabe.
bideoa prestatzen
Madrilen "pentsiodunen ahotsa" izango dela adierazi du EH Bilduk

2019-04-25
Gaur egin duten prentsaurrekoan Oskar Matutek adierazi du kolektibo honen eskakizunak bidezkoak eta beharrezkoak direla bizi baldintza duinak bermatzeko. Eh Bilduko Bizkaiko Kongresurako hautagaiak esan du pentsioak eskubide bat direla eta inoiz ez pribilegio bat. Pentsiodunei duintasuna bueltatzeko garaia dela adierazi du, pentsio minimoak segurtatuz, sostengarritasun faktorea indargabetuz eta Gizarte Segurantza gestionatuz. Banku desberdinen aurrean eman du alderdiak prentsaurrekoa, hauek pentsioetan duten erantzukizuna azpimarratzeko. Izan ere, bankuak erreskatatzeko erabili ziren 4 euroetatik 1 erabili zen pentsioetarako.