Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoaren irudia
Idoia Mendia: "Baldintzak ematen baziren Nafarroan mozioa aurkeztu behar zela uste genuen PSEn"

2014-03-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Idoia Mendia PSE-EEko kidea izan dugu. Gaurkotasun politikoa izan dugu hizpide. Hala nola, Azkuna eta Suarezen heriotzak, Estatus Politikoa eta Nafarroako afera. Errepaso ederra osatu dugu.

bideoaren irudia
Gipuzkoako jeltzaleak udal eta foru hauteskundeetako "Prest" daude

2014-03-12

Gipuzkoako jeltzaleak datorren urteko aldundi eta udaletako haustekundeetara begira daude jada. Edukiak ondo garatzeko, ekaina bitarte honako gaien inguruko lanketa egingo dute: gobernu ona, ongizate gizartea, krisi ekonomikoa eta etorkizun politikoa. Ekainaren 14an Kursaalean egingo duten batzarrarekin emango diote amaiera hausnarketa prozesu honi eta aurreratu dutenez, egun horretan bertan aurkeztuko dituzte euren hautagaiak.

bideoaren irudia
Egiaztatzaileek zaila ikusten dute bake prozesuan laguntzea

2014-02-24

Jazarpen politikoa jasan behar dutela ikusita, egiaztatzaile batzordeak esan du egoera horretan zaila dela laguntzea. Jonan Fernandezek adierazi du oztopoak oztopo, prozesuak aurrera egingo duela.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Nafarroako Gobernua kolokan

2014-02-21

Une kritikoa bizi du Nafarroako Gobernuak, eta egun ikerketa batzorde batean ustezko ustelkeria kasu bat ikertzen ari dira. Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eskatu du oposizioak eta hauteskundeak aurreratzeko. Nafarroako egoeraz hitz egiteko, gaia hurbiletik ezagutzen duten gonbidatuak izan ditugu. Ainhoa Aznarez (PSN), Aitziber Sarasola (Bildu Nafarroa), Benjamin Atutxa (PSE-EE) eta Beñat Zarrabeitia (kazetaria).

bideoaren irudia
PPk eta PSOEk aurkeztu nahi duten inkonstituzionaltasun errekurtsoa kritikatu du EAJk

2014-02-17

Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaleak gogor hitz egin du PPk eta PSOEk Autonomia Estatutuen erreformarako berreskuratzea adostu duten inkonstituzionaltasun errekurtsoaren kontra. Errekurtso hori lege proposamen baten bidez aztertuko da bihar Kongresuko Osoko Bilkuran.

bideoaren irudia
Subiranotasunerantz abiatzeko Euskal Bidearen oinarriak aurkeztu dituzte Sortuk, LABek eta Ernaik

2014-02-13

Zutik Euskal Herriaren jarraipena izango den eta subiranotasuna helburu duen Euskal Bidea aurkeztu dute Sortuk, Ernaik eta LABek. Estrategiaren oinarri nagusiak mahai gainean jarri dituzte.