Skip to main content

Azken bideoak: Alderdiak

bideoa prestatzen
EH Bilduk laukoaren krisiaren aurrean akordioak erdiestera deitu du

2019-01-16
Azken asteetan jazotako gertakarien ondorioz Nafarroako EH Bilduk, gobernua osatzen duen laukoa krisian dagoela aitortu du. Ezker abertzaleen koalizioko bozeramaile diren Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruizek, herritarren hitza agindutzat hartzea eskatu eta zentzuz jokatzera deitu dituzte gainontzeko alderdiak. Gobernua hitza eta elkarrizketa, indarkeriaren gainetik erabiltzera deitu dute. Honekin batera maiatzeko hauteskundeei begira gizarte eragile eta alderdi politikoen arteko konpromiso publikoa hartzeko beharra ikusten dute.
bideoa prestatzen
Gobernu espainiarraren aurrekontuak negoziatzeko prestutasuna adierazi du EAJk

2019-01-15
Pedro Sanchezen gobernuaren aurrekontu proiektuak negoziatzeko prest azaldu da EAJ. Hori bai, Aitor Esteban, alderdiaren Madrilgo kongresuko diputatuak adierazi du gobernu espainiarrak ez lukeela EAJ-k aurrekontuak babestuko dituenik ziurtzat jo beharko.
bideoa prestatzen
Laura Perez: "Orain Bai-ko kideak kanporatzea beharrezkoa zen PSN gobernu ekuazioan sartzeko"

2019-01-14
Laura Perezek, Podemos-OrainBai talde parlamentarioaren barne gatazka azaldu du. Perezek egungo egoeraren jatorria jorratu, eta alderdi morearen biraketa politikoa kritikatu egin du. Hamaika Telebistarentzat egindako elkarrizketan, Orain Bai taldearen konpromezua berretsi du aldaketarekiko. Elkarrizketa osoa, bihar ikusgai izango da, 21.00tatik aurrera, Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
Podemos-OrainBaiko krisiak kolokan jarri ditu lauko gobernuaren hainbat lege

2019-01-07
Orain Baik abenduan Podemoseko hiru kideak AhalDugu-OrainBai parlamentu taldetik kanporatzeko eskariaren aurrean, Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezek elegitea aurkeztu eta kritikoen kanporaketa eskatu dute. Ainhoa Aznarezen kanporaketa gauzatuko balitz, parlamentuko mahaiean gehiengoa galduko luke aldaketaren gobernuak eta bozeramaileen batzordean gutxiengoan geldituko litzateke. Gainera onartzea aurreikusten ziren sei lege kolokan gelditu dira.
bideoa prestatzen
Espainiaren "inboluzioaren" aurrean, aliantza zabalak osatzeko deia egin du EH Bilduk

2018-12-03
"Faxismoaren eta eskubide urraketaren aurka", ostegunean Bilboko manifestaziora joatera deitu du EH Bilduk. Espainiako Konstituzioaren 40. urtemugaren atarian, Arnaldo Otegiren iritziz, "ezinezkoa da Espainia demokratizatzea".
bideoa prestatzen
"Haustura demokratikoa" lortzeko, Espainiako Estatuko nazioak indarrak batzera deitu ditu Sortuk

2018-12-03

Gernika-Lumon egindako agerraldian, hainbat belaunalditako ia ehun kidez inguratuta, Espainiako Konstituzioa ezarri zenetik 40 urte betetzear direla, duela lau hamarkada egindako hausnarketa politikoan «bete-betean» asmatu zutela adierazi du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.

Haren esanetan, ezker abertzalearen orduko analisiak "inoiz baino gaurkotasun handiagoa" du, geroz eta sektore gehiagok bat egin duelako irakurketa horrekin. Are gehiago, begi bistan uzten omen du autogobernua eta eskubideak inoiz baino zaurgarriagoak direla. Egoera horri aurre egiteko, Sorturen esanetan, ezinbestekoa da "78ko erregimenarekiko haustura demokratikoa", eta Rodriguezek aurreratu du haustura hori ez duela Espainiako Estatuak ekarriko, estatu barruko nazioek baizik.